Igeldoko Gaztiak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko Gaztiak

Igeldoko Gaztiak taldea 2011ko Otsaila-Martxoan sortu zen 2010 amaieran eman zen hausnarketa prozesu baten ondorioz. Hainbat gaiekiko kezka zegoela ikusirik (gazte lokala, herriko aisialdi eta eskaintza kultural eza, gazteen arteko banaketa...), honi buelta emateko sortu zen.

Euskera, natura (ekologia) eta auzolana oinarritzat harturik, eta gure helburuetako bat herriari alternatibak ematea izanik, urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen ditugu. Hala nola, euskararen eguna (abenduak 3), Gabon-festa (abenduak 24 gauean), Iñauteriak, Aste Morea (emakumeen eguna, martxoak 8), Urteurrena (apirila bukaeran)... Honetaz gain, kezkatzen diguten gaiak lantzen ditugu, etxebizitza, parekidetasuna edo aisialdia adibidez, beste motatako ekintza batzuekin: hitzaldiak, bideo-emanaldiak, kontzertuak, tallerrak, ikastaroak...

Ekintza guzti hauen xedea herriko gazteen arteko harremana sendotzea eta bizi dugun errealitate grixaren aurrean alternatibak eskaintzea da, herrian dinamika aktibo bat sortuz.

Elkarte autogestionatua guztiz irekia da, edonor etorri daiteke bilera (bi astean behin) zein batzarretara (hilabetean behin) eta bertan iritzi, proposamen desberdinak eztabaidatu.


Kontaktua:

https://www.facebook.com/igeldoko.gaztiak

igeldokogaztiak@gmail.com