Zine emanaldiak eta su ikuskizuna, ostegun eta ostiralean | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zine emanaldiak eta su ikuskizuna, ostegun eta ostiralean

(0 iruzkin)

Undermounteko kideek Mullita Fest 2018 antolatu dute aste honetan. Ostegunetik igandera izango da eta ekintza desberdinak antolatu dituzte. Guztiak zeramikagintzarekin lotuta, izan ere, horixe izango da aurtengo edizio honen oinarria.

Gainera, ekintza horietako batzuk plazara gerturatuko dituzte. Hain zuzen, ostegun eta ostiralean zine emanaldiak izango dira; zeramikarekin lotutako laburmetraiak. Itsas Aurren izango dira emanaldiak 20:30etatik 22:30etara.

Eta horrez gain, ostiralean bertan ere su ikuskizuna antolatu dute, Monsters of rock izenekoa. Eskola zaharreko arkupeen ondoko plazatxoan izango da 22:00etatik aurrera. Oso ikuskizun polita izango dela eta gurasoei dei egiten diete haurrekin gerturatzeko ikustera.

Performanceak egunero, dohainik

Ostiral, larunbat eta igandean, 20:30etatik aurrera performance desberdinak eskainiko dituzte Udermounten. Irekiak izango dira, dohainik izango da sarrera eta igeldoarrei gonbidapena luzatzen diete gerturatzeko. Zeramikarekin lotutako ikuskizunak izango dira eta horietaz gozatzeko aukera izango da, zerbait hartuz. Barra ere jarriko baitute. Eraikina eta bertako proiektua ezagutzeko aukera ederra ere izango dute gerturatzen direnek.

Klase magistralak ere bai
Jaialdi honetara, punta-puntako zeramikariak, buztingileak, eta suaren inguruko artista eta ekintzaileak gonbidatuko dituzte. Nahi duenak beraien klase magistralak jasotzeko aukera izango du Undermounten. Horretarako, bono desberdinak jarri dituzte eskuragarri. Informazio gehiagorako edo izena emateko: mullitafest@gmail.com.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom