Zer antolatuko zenuke festetan? | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zer antolatuko zenuke festetan?

(0 iruzkin)

Ttonttorro Jai Batzordeko kideak San Pedro festak prestatzen hasiak dira. Iaz zenbait ekintza berri antolatu ziren eta arrakasta izan zuten. Hori horrela, herritarrei aukera zabaltzea pentsatu dute festei begira ideia eta ekintza berriak proposatzeko eta antolatzeko. Norbaitek ekintzaren bat gustora antolatuko balu, animatu dadila!

Horretarako, bilera irekia egingo dute ostegun honetan (martxoak 15), 20:00etan kultur etxean. Bilerara azaldu ezin duenak ere aukera izango luke Jai Batzordearekin harremanetan jarrita: ttonttorro@gmail.com.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom