Udazken Festaren barruan antolatuko da Gau Beltza | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udazken Festaren barruan antolatuko da Gau Beltza

(0 comments)

Halaxe adierazi dute Guraso Elkartetik: «Joan zaigu udara eta etorri da udazkena. Herriko ikasleak eskolara itzuli dira eta dagoeneko guraso elkarteko kideak ere martxan gara ekimen ezberdinak antolatzeko asmotan. Aurtengoan, Udazken Festari bultzada emateko helburuarekin, egitarauan gure ekarpena egin dugu. Eta besteak beste, Gau Beltza edo Arimen Gaua Udazken Festaren egitarauaren barruan kokatzeko erabakia hartu dugu. Izan ere, halloween gaua baino arbasoak gogoratu eta neguko solstizioaren ataria eta uzta garaiaren amaiera ospatu nahi dugu: udazkeneko festa.
Bizidunen eta hildakoen munduak gerturatu nahi ditugu gau horretan. Horretarako eskolako irakasleen lankidetza izango dugu. Klasean Gau Beltza karakterizatzen lagunduko digute mozorroak eta apaingarriak prestatuz, beldurren kutxa landuz... Guraso elkartetik herritar guztiei gonbidatu nahi zaituztegu Udazken Festaren bueltan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartzera. Jantzi ditzagun urriaren 31n etxeko trapu zaharrak, hustu ditzagun kalabazak eta kandelen argiekin uxatu ditzagun izpiritu txarrak. Gora Igeldo!».

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom