Udaberri Festa, ate joka | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udaberri Festa, ate joka

(0 iruzkin)

Asteburuan izango da Udaberri Jaia Igeldon eta Kooperatibaren alde dirua biltzeko asmoa dago.

San Isidro egunaren bueltan, Udaberri Festa izan ohi dugu herrian. Aurtengoan, maiatzaren 11, 12 eta 15ean izango da eta apustu berezia egin nahi dute Kooperatibaren alde dirua ateratzeko. Egitarau zabala izango da. Azpimarratzeko ekintzak: larunbat eta igandean ikusgai izango den "Erraiak" dokumentala (irriantziari buruko dokumentala da), igande goizean izango den lore eta landare azoka frontoian edota bertako produktuen azoka sindikatuan, eta azkenik, asteburu guztian zehar izango den eskaintza gastronomikoa. 

Kooperatibako bazkide guztiei deialdi berezia egin nahi diete, lanerako zein parte hartzera animatzeko, guztien beharra izango dela azpimarratuz. San Isidro egunez, berriz, toka eta afaria izango dira ohi bezala. 

"Erraiak" irrintziari buruzko dokumentala, Kooperatiban

Hiru emanaldi eskainiko dira: maiatzaren 11n 19:30etan; eta maiatzaren 12an 12:30etan eta 18:30etan.

Irrintzia ardatz hartuta ekoiztu den dokumental bakarra da hau euskara hutsean grabatutakoa. Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da "Erraiak" dokumentala. Euskal Herriko txoko desberdinetan murgilduta irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egiten du. Zer eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barnealdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek, Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jaso ditu. 

Sarrerak salgai, 4 euroan:

- Txapela taberna (Igeldo)

- Garazi liburu-denda (Antigua)

- Jolasetxea taberna (Añorga)

- Pandora taberna (Gros)

- Aitzaga taberna (Usurbil)

- Kolontxiki taberna (Orio)

 

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom