Tximistarriko egoera hobetzeko eskaerak egin dituzte bizilagunek | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Tximistarriko egoera hobetzeko eskaerak egin dituzte bizilagunek

(0 iruzkin)

Herri Kontseilua Tximistarri kaleko hainbat bizilagunekin bildu zen uztailaren 5ean. Tximistarriko zonan bizi duten egunerokoaz aritu ziren. Eta honakoa azaldu zuten:
- Zaborra/zikintasuna: Pandemia garaian jende asko ari da gerturatzen egunero inguruko kala eta zelaietara. Ingurua oso oso zikina dago.
- Kotxeak/motoak/abiadura: Ez dago seinalerik kalea irtenbiderik gabekoa dela esaten duenik. Kotxeak bazterretan uzten dituzte eta kamioi txiki batek ezin du pasa egoera horretan. Abiadura handian ibiltzen dira eta azken arauaren arabera zona 20km/h izatea eskatzen dute. Errepide nagusitik lehenengo kurban, ispilua jartzearen beharra ere badute.
- Segurtasun falta: Etxeetan sartzen dira ingurura bixitan doazenak. Nora joan behar duten ez dakitenez, askotan haien etxeetan ere sartu dira. Tentsio uneak bizi dituzte bizilagunek kotxeei mantsotzeko esan edo musika jaisteko eskatzen dietenean. Askotan, etxeetara botilak botatzen dizkiete. Kalean argitasun gutxi dagoela eta argi gehiago eskatzen dute.
Honen aurrean, Herri Kontseiluak Donostiako Udaleko auzoetako zinegotziarengana jo du bizilagunen egoeraren berri emateko. Horrez gain, bizilagunekin adostutako eskaera konkretuak luzatuko dizkio Udalari: ispilua, argiteria, zaborrontzia, garbiketa orokorra, abiadura mantsotzea, seinalea...
Mezu bat ere helarazi dio zinegotziari: «bizilagunak entzun behar dituzuela ere pentsa­tzen dugu, egoeraren berri zuzena izateko. Hauek prest daude joan behar den tokira joateko». Eskaera horren ondorioz, bilera egitekoak dira udaletxean.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom