Tximistarri bidea konpontzen | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Tximistarri bidea konpontzen

(0 iruzkin)

Tximistarri bidearen eta errepide nagusiaren arteko bidegurutzean, obretan ari dira azken egunetan. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, bidegurutzeko petrila konpontzen aritu dira eta baita bidearen oinarri den harrizko horma ere. Eta orain, lan horiek bukatuta, bertako hormigoizko bidea konpontzen hasiko dira, bere egoera kaxkarra dela eta (otsailaren 26an dira hastekoak, betiere eguraldiaren arabera). Jakinarazi dutenaren arabera, behin lanekin hastean, astebete beharko da hormigoia ondutzeko eta denbora horretan itxita egongo da bidea.

Ibilgailuek Amezti bidea eta Marabieta bidea erabiltzeko aukera izango dute, inguruko etxebizitzetara sartzeko. Oinezkoek ere ezingo dute lan eremua zeharkatu.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom