Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-05-18T11:44:16+00:00Untzi Museora joateko sarrerak, banatuta2018-03-23T09:41:00+00:002018-04-23T14:42:16+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/untzi-museora-joateko-sarrerak-banatuta/
Untzi Museora joateko lau sarrera zozketatu dituzte Herri Kontseiluak eta Ieltxok eta Aitziber Gabilondo eta Laura Izagirre izan dira saridunak. Bina sarrera lortu dituzte. Zozketan parte hartzeko, albisteari iruzkina egin behar zitzaion eta 6 lagunek hartu dute parte.

Eskerrik asko parte hartu duzuenoi eta zorionak saridunei!
Untzi Museora joateko, lau sarrera zozketatuko dira2018-03-16T10:31:57+00:002018-05-18T11:44:16+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/untzi-museora-joateko-lau-sarrera-zozketatuko-dira/
Untzi Museoan "Zoriontasunaren bilaketa" erakusketa berria inauguratu dute. Azaldu dutenez, erakusketa honen bidez, «gure itsas historiaren atal bat, ia ezagutu ere egiten ez dena, zabaldu nahi dugu: euskal ekarpena Ipar Ameriketako independentziari». Hori horrela, Herri Kontseiluari eta Ieltxori lau doako sarrera oparitu dizkiete eta sarrera horiek herritarren artean zozketatzea erabaki dute Herri Kontseiluak eta Ieltxok. Bi pertsona izango dira sarituak, bakoitzari bina emango zaizkio. Horretarako, albiste honi iruzkin bat egin beharko zaio (beheraxeago dago aukera), astebeteko epean (martxoak 22 azken eguna).

Honako galderak erantzun litezke: zergatik nahi dituzu sarrerak? Edo zergatik eman behar zaizkizu zuri? Edo besterik gabe, nahi dituzula adierazi. Iruzkinean izen-abizenak jarri behar dira.

Animatu eta parte hartu, Aste Santurako plan polita izan daiteke eta!