Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-05-07T17:36:56+00:00Urteko batzarra egin du Din Din elkarteak2018-05-07T17:36:55+00:002018-05-07T17:36:56+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/urteko-batzarra-egin-du-din-din-elkarteak/<p>Pasa den martxoaren 25ean urteko batzarra egin zuen Din Din elkarteak. Urtero bezala, batzarrarekin batera junta aldaketa egin ohi da eta aurtengoan, Julen Areizaga, Mikel Altuna eta Iker Zinkunegi izan dira sartu direnak eta Eneko Dorronsoro, Anjel Altuna eta Garikoitz Galarraga berriz, atera direnak. <br/>Bestalde, batzarrean iazko kontuak onartuta, aurtengo proposamen eta erabakiak planteatu ziren. Honako hauek izan ziren hartutako erabakiak: Erabiltzaileen Kuota igotzea erabaki zuten (iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu beharko dute elkartea erabiltzeagatik eta bazkide ez direnek, berria: 2€. Elkartean eskaintzen diren produktuen prezioak urte askoan zehar ez direla berrikusi eta, aurten prezioak eguneratzea erabaki dute, urteetan hasierako prezioak mantenduz produktuen marjena txikitzen joan baita eta prezioen eguneraketa hori eginaz, hasierako marjenak mantentzea espero dute. Ikastaroei dagokienean ere, aurten saiakera berezi bat egiteko asmoa adierazi dute, aurreko urtean ez dela egin ikusirik.<br/>Azkenik, Din Din elkarteak herriko beste ekintzetan parte hartu izana ere baloratu zuten, orokorrean ongi baloratuz.</p>