Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-05-02T16:05:35+00:00Ieltxoko ikastaroak probatzeko aukera2018-05-02T16:04:30+00:002018-05-02T16:05:35+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/ieltxoko-ikastaroak-probatzeko-aukera/
Gustatuko ote zait ikastaroa? Zer egiten ote dute? Halako zalantzak sortzen dira batzutan ikastaroetan apuntatu aurretik eta hori horrela, herritarrei ikastaroa ezagutzeko edo probatzeko aukera eman nahi zaie, datorren ikasturtean apuntatu edo ez erabakitzeko. Interesa dutenek izena eman behar dute maiatzaren 14tik 18ra bitarte.

Klase bat
Irakasle bakoitzak klase egun bat zehaztuko du (maiatza bukaeran edo ekaina hasieran izango da). Klase horretara ikusle bezala joango dira apuntatu direnak. Ikastaro eta irakasle bakoitzaren arabera, probatzeko aukera ere izango da.

12 ikastaro
Honako ikastaroak daude orain martxan: pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, gitarra, robotika, ingelesa, yoga, zumba, pilates, hipopresiboak, euskal dantza (umeak eta helduak).

Jaialdia prestatzen
Bestalde, ikastaroetan dabiltzan ume eta irakasleak kurtso bukaerako jaialdia prestatzen ari dira burubelarri. Ekainaren 22an izango da 16:30etatik aurrera, Eskolako areto nagusian.