Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-06-18T16:39:06+00:00Eskolako jaialdia izango da larunbatean2018-06-13T14:30:44+00:002018-06-18T16:39:06+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/eskolako-jaialdia-izango-da-larunbatean/<p>Kurtsoa bukatzen ari zaigu eta larunbat honetan bertan, ekainak 16, Eskolako Jaialdia ospatuko da. Goizeko 11:00etan hasita, eskolako aretoa txikienek mimoz prestatutako antzerki eta koreografiekin girotuko dute. Sorpresas betetako ekitaldia izango da aurtengoa ere…</p>
<p>Ondoren, bazakaritxoa prestatuko dute Mendizorrotz Guraso Elkartekoek herriko plazan haur, guraso, irakasle zein animatzen den edozein igeldotarrentzat. Aurten bazkari-luntxa izango da eta Igeldok eskaintzen dituen produktuak parrilla bidez prestatuko dituzte.</p>
<p>Bazkalostean, jai giroan jarraitzeko, txikienentzat material birziklatuz eginiko jolas tailerra izango da eta helduentzat barra irekiko da musikaz girotuta. Animatu eta parte hartzeko dei egin dute, «ederki pasatuko dugu eta!!!!!».</p>