Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-05-08T14:23:53+00:00Miru beltza aske, bere bidea egiteko prest2018-05-08T14:23:53+00:002018-05-08T14:23:53+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/miru-beltza-aske-bere-bidea-egiteko-prest/<p>Igeldoko Arrano etxean, Gipuzkoako animalia basatiak jasotzen dituzte; zaurituak, gaixo daudenak edo kumeak. Eta horiek zaindu eta errekuperatzen saiatzen dira, besteak beste. Animalia horiek ondoren, guztiz sendatu edo hazten direnean, askatu egiten dituzte beraien habitatetara bueltatu daitezen. Sentsibilizazio programa bat ere badute eta horren barruan, eskolako umeekin egiten dute lan. Esaterako, beraiekin askatzen dituzte animaliak. Orain arte, Donostiako hainbat ikastetxetan egin izan dute, baina apiriletik aurrera, Igeldoko eskolan ere hasi dira. Hain zuzen, apirilaren 25ean askatu zuten lehenengo hegaztia eskolan. Mikel Urruzola igeldoarra izan zen bertan (Arrano etxeko langilea) eta Karmentxuren gelako umeak izan zituen laguntzaile. Miru beltza askatu zuten. Bere garaian kume bat zela hartu zuten Arrano etxean eta behin hazita, libre utzi dute bere bidea egin dezan.</p>