Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-05-18T09:08:45+00:00"Angula ustelak" hitzaldia, bihar2018-03-21T15:28:11+00:002018-03-22T14:50:38+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/angula-ustelak-hitzaldia-bihar/
Erraustegiaren proiektuaren atzean zer dagoen jakiteko aukera izango da bihar Igeldon. "Angula ustelak" elkartasun biraren barruan, hitzaldia emango dute Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek eta honako galderen inguruko azalpenak emango dituzte: Nolakoa da Euskal Erregimenaren politika eta zer gertatzen da aurre egiten diozunean? Hain zuzen, antolatzaileek azaldu dutenez, bertan erakutsiko dute erraustegiaren proiektuaren atzean dauden interesak eta diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko egiten dituzten trikimailuak. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.

Ainhoa Intxaurrandieta apirilaren 12an epaituko dute Iñaki Errazkinekin batera, Erraustegiaren proiektua geratzeagatik, eta biei 100 milioi euro eskatzen dizkiete.

Hitzaldiaren antolatzaileek gaineratu dutenez, «hitzaldiaren helburu nagusia informatzea den arren, Intxaurrandieta eta Errazkini herritarron babesa adieraztea ere bada helburua. Ezin baita onartu herritarron interesak defendatzen dituztenak horrela zigortzen saiatzea. Norbait epaitzekotan, epaitu ditzatela politikari ustelak!».
"Angula ustelak" hitzaldia Igeldon, erraustegiaren atzean zer dagoen jakiteko2018-03-14T17:43:50+00:002018-05-18T09:08:45+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/angula-ustelak-hitzaldia-igeldon-erraustegiaren-atzean-zer-dagoen-jakiteko/
Nolakoa da Euskal Erregimenaren politika eta zer gertatzen da aurre egiten diozunean? Honen inguruko azalpenak emango dituzte Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek martxoaren 22an (osteguna), Igeldon. "Angula ustelak" elkartasun biraren barruan izango da hitzaldia eta antolatzaileek azaldu dutenez, bertan erakutsiko dute erraustegiaren proiektuaren atzean dauden interesak eta diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko egiten dituzten trikimailuak. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.