Pala Txapelketan apuntatzeko, azken egunak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Pala Txapelketan apuntatzeko, azken egunak

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean, Neguko I. Pala Txapelketa antolatu dute eta izen ematea zabalik dago. Azken eguna azaroak 15 da. Ostiraletan izango dira partiduak azaroaren 30ean hasi eta martxoa bukaera arte (abenduak 7 eta 21 izan ezik). Arratsaldez jokatuko dira partiduak 18:00etan, 19:15etan eta 20:30etan.

Emakumezkoak teniseko pelotarekin ariko dira eta pelota mazizarekin bi maila izango dira.

Izena emateko bi bide

Txapelketan parte hartzeko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu eta sariak modalitate bakoitzeko lehenengo lau sailkatuentzat izango dira: irabazleentzat txapelak; eta besteentzat sariak/saskiak.

Izena emateko bi bide daude: telefonoz 635 745 853 (17:00etatik aurrera) eta emailez: herrikontseilua@igeldo.eus.

Hainbat baldintza

Hainbat baldintza ere zehaztu dituzte txapelketarako:

  • Egun aldaketarik ez da onartuko (ordu aldaketa adostuz gero, bai).
  • Ordezko bakarra izango du bikote bakoitzak txapelketan zehar.
  • Partiduak jokatzeko arropa txuriarekin joan behar da.
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom