Oraingoan porruak lapurtu dituzte eskolako baratzetik | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Oraingoan porruak lapurtu dituzte eskolako baratzetik

(0 iruzkin)

Eskolako baratza buruhauste eta frustrazio ugari sortzen ari zaie azken bi urteetan, Lehenengo zikloko ikasle eta irakasleei. Azaldu dutenez, gauzak biltzeko garaia iristen zaienean, lapurtu egiten dizkiete bertako barazkiak. Azken lapurreta orain gutxi izan da eta porruak eraman dituzte. Honen inguruan idatzi dute Eskolako blogean (maiatzak 11): «Lehenengo zikloko ikasleak gara. Gaur goizean baratzera irten garenean ezusteko handia jaso dugu. Lehenengo hiruhilabetean, beste barazkiekin batera, porruak landu genituen. Ederrak zeuden. Gaur etxera eramateko baratzetik gure porruak hartu behar genituen eta ezin izan dugu. Baratza garbi zegoen eta gure porruak ez ditugu inon ikusi».

Triste eta pixka bat haserre sentitzen direla azaldu dute, «ez baita lehenengo aldia horrelakoa baratzean gertatzen dena. Espero dugu gehiago ez gertatzea».

«Barazkiak nahi badituzu, oparituko dizkizugu»

Irakasleek ere eman dituzte azalpenak gaiaren inguruan: «Ikasleekin baratza lantzea oso gai egokia da, alderdi asko landu daitezkeelako bai natura bai bizitzaren zikloak bai elikadura bai ekositema,... Baina zorritxarrez beste gai hau landu behar izan dugu».

Gaineratu dute aurten 4-5 urteko gelan, pankarta bat egin zutela. Pankartak honakoa zioen: «Barazkiak nahi badituzu, etorri eta oparituko dizkizugu». 

Herriari laguntza, baratza zaintzeko

Orain barazki berriak landatzekoak dira eta landatutakoa ikasturte bukaeran jasotzea espero dute. Honen aurrean, herriari laguntza ere eskatzen diote, «denon artean baratzan lan ederra egin ahal izateko».

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom