Oraingoan ere, 10 ikastaro desberdin | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Oraingoan ere, 10 ikastaro desberdin

(0 comments)

Ikastaroak martxan jartzeko garaia ere iritsi da urriarekin. Aurten, iaz bezala, 10 ikastaro antolatu dira eta 87 ikasle dabiltza. Berritasunen artean, dantza garaikidean helduen taldea atera izana azpimarratzekoa dela azaldu dute Ieltxotik. Urtarrilean hasiko dira.
Gainerakoan, honakoak dira ikastaroak: pianoa, ingelesa, euskal dantza, trikitixa, panderoa, yoga, joskintza, xakea eta mintzapraktika.
Irakasleei dagokienean, aldaketak izango dira. Irakasle berriak: yogan (Marijo), pianoan (Karen eta Naiara), joskintzan (Ainhoa) eta mintzalagun taldea (Mikel).

Interesa izanez gero, galdetu
Ikasturtea hasi bada ere, lekua dagoen ikastaroetan apuntatu daitekeela adierazi dute antolatzaileek. Hori horrela, interesa izanez gero, harremanetan jarri behar da: ieltxokulturelkartea@ymail.com edo 606311734.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom