Krosean izena emateko epea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Krosean izena emateko epea zabalik dago

(0 iruzkin)

Igeldoko Igoera ekainaren 17an izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Internetez eman daiteke izena herrikrosa.eus helbidean (4 euro). Egunean bertan ere izango da aukera Ezeiza hotelean, ordubete lehenago (7 euro).

Krosa goizeko 10:00etan hasiko da Ezeiza paretik eta urtero bezala, Polipason izango dute helmuga korrikalariek (7,2 km). Sariak izango dira lehenengo, bigarren eta hirugarren gizon eta emakumezkoentzat, eta baita aurreneko gizonezko eta emakumezko igeldotarrentzat ere.

Sari banaketa, plazan

Aurten, sari banaketa plazan izango da 11:30etan. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da eta zozketa berezia ere egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, helmugatik herrira jaisteko kotxeak egongo dira. Eta dutxatzeko aukera ere egongo da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom