Kontzertu ederra, hamasei urteko ibilbidea bukatzear direla... | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Kontzertu ederra, hamasei urteko ibilbidea bukatzear direla...

(0 iruzkin)

Joan den azaroaren 16an, Igeldoko Lezkarri Abesbatzak kontzertua eman zuen herriko eskolako aretoan. Oraingoan, Zumaiako “Beheko Plaza” abesbatzakoak izan zituzten lagun. Joan zen urtean, Zumaian egiten duten Olagarru egunean abestu zuten Lezkarriko kideek. Orduko hartan, kalez kale ibili ziren elkarrekin kantatzen giro alaitsuan, eta ondoren, lagunarteko bazkari ederra egin zutela azaldu dute.
Herriko kontzertuari dagokionean, Lezkarriren emanaldia sei abestiz osatua izan zen, eta zumaiakoek, zortzi eskaini zituzten. Bukatzeko, “Goizian argi hastian” eta “Nerea izango zen”, elkarrekin abestuaz osatu zuten ekitaldia.
Lezkarrikoek emanaldiaren balorazioa egin dute: «Ikustera gerturatu ziren herritarrak pozik azaldu ziren kontzertua bukatu ondoren, nahiz eta gutxi izan hauek. Publikoaren gehiengoa, kantatzen genuenokin osatua zegoen: Zumaiatik 33 pertsona etorri ziren eta Lezkarrikoak 17 lagun ginen. Gero lagunarteko giroan, Lezkarrikoek Din-dinen antolatutako afari ederrarekin bukatu genuen».

Jendea behar, jarraitzeko
Urte hasierarekin, Lezkarriren ibilbidea bukatzear dela gogorarazi dute: «Datorren urteari begira, gure zuzendaria Laida Otaduy, bere ikasketak kanpoan jarraitzeko asmoz, ez da gurekin egongo. Urtarrilaren 18an, Lizartzan emango dugun kontzertuaren ondoren amaituko da bere zuzendaritza Lezkarrin. Bestalde, gutxi geldituko dira datorren urtean abesba­tzan jarraitzeko asmoarekin. Jende berria behar dugu, eta emakumeak batez ere, lau aho­tsetan abesten jarraitu nahi badugu. Bestela, Lezkarri abesbatzaren ibilbidea bukatu egingo da».
Pozik dira behintzat egindako ibilbidearekin. Halaxe azaldu dute: «Hamasei urtetan jardun ondoren, honaino iritsi gara, eta esperien­tzia ona izan da».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom