Itzulia Igeldotik pasako da apirilaren 2an | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Itzulia Igeldotik pasako da apirilaren 2an

(0 iruzkin)

Euskal Herriko Itzulia apirilaren 2an hasiko da (astelehena) eta 1go etapa honetan, Igeldotik pasako dira txirrindulariak. Hori horrela, errepide nagusia itxita egongo da, bai igotzeko bai jaisteko, 14:00etatik 16:00etara. Horrez gain, Mendizorrotzetik Oriorako bidea ere itxita egongo da 12:00etatik aurrera. Kasu honetan ere, bi norabideetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ordu tarte horiek aldaketak izan ditzakete lasterketaren gorabeheren eraginez. Donostiatik sartuko dira txirrindulariak Igeldora (Donostian ere trafiko mozketak izango dira) eta Oriorako bidea hartuko dute ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.itzulia.eus eta www.donostia.eus.

Zarautz-Zarautz, etapa gogorra

Itzuliaren 58. edizioa izango da aurtengoa eta lehenengo etapa honek Zarautzen izango du abiapuntua. Zarautz-Zarautz, 162,1 kilometroko etapa izango da eta ibilbidean dauden bost mendateen eta lehenengo eguna izatearen ondorioz, jardunaldi nahiko gogorra izango dela aurreikusten dute antolatzaileek

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom