Indarrean bueltatu dira Jubilatuak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Indarrean bueltatu dira Jubilatuak

(0 iruzkin)

Udako hilabeteetan izandako geldialdiaren ostean ekin diote berriro ere ikastaroei herriko jubilatuek. Asteroko ikastaroez aparte, ikastaro berezi bat ere antolatu zuten irailaren 17an herritar guztiei zabalik zena. Herriko arkupean dagoen Desfibriladorea nola erabili ikastekoa, hain zuzen ere. DYA-ko bi kide izan zituzten irakasle eta 13 per­tsona elkartu ziren. Nahiz eta herri osoari zabaldua izan, jubilatuak izan ziren elkartu ziren guztiak.

Batzar berezia, urriaren 24an
Udazken jaiaren barruan, igandean herriko jubilatuentzat bazkari berezia antolatzen dela aitzakia­tzat hartuta, jubilatu elkarteko juntakoek batzar berezia egitea erabaki dute barne antolaketari dagokionean hartu beharreko erabaki batzuk direla eta. Batza­rrean elkartearen Estatutuetako puntu batzuen aldaketaz hitz egingo da: Zuzendaritzako kide kopuruaren aldaketa (14.artikulua) eta Juntaren iraupena (16.artikulua). Aipatutako 2 artikulu hauek onartu ondorenean, Batzorde berritzea gauzatuko da, hau da, juntakide berriak aukeratuko dituzte.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom