Igeldotik 70 baietz! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldotik 70 baietz!

(0 iruzkin)

Urtero presoen alde Bilbon egiten den manifestaziorik ez da izango oraingoan eta Donostian jarri dute hitzordua urtarrilaren 9an. 

Urtarrilean, urtero, presoen aldeko manifestazio erraldoia egin ohi da Bilbon, baina oraingo honetan egingo ez denez, herriz herri mobilizatzeko deia egin du Sarek. Urtarrilaren 9an da hitzordua eta Igeldoren kasuan, 70 herritar bildu nahi dituzte Antiguotik aterako den zutabera joateko. Herriko plazan jarri dute hitzordua arratsaldeko 15:00etan eta elkarrekin autobusez jaitsiko dira Antiguora. «Igeldotik 70 baietz! Denon artean lortuko dugu», egin dute dei.
Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako Bidea Gara lemapean izango dira mobilizazioak.

Preso eta senideentzat egoera zinez gogorra
Preso eta senideek bizi duten egoera zaila gogorarazi dute: «Urte gogorra bizitzen ari gara. Denok sufritzen ari garen pandemia egoera honek zigor erantsia ezarri die espetxeetan dauden presoei eta beraien senideei. Denbora luzez bisitarik gabe, indefentsio egoera, komunikazio eta ziurtasun falta... egoera zinez gogorra eta bidegabea».
Hori horrela, egoerari aterabidea eman behar diogula gaineratu du «oinarrizkoak, urgentziazkoak eta beharrezkoak diren pausuak eman daitezen». Honakoak aipatu dituzte, besteak beste: larriki gaixo dauden presoen kaleratzea; urrunketa politikaren amaiera; gradu progresioa; zigorren batuketa; bakartuak diren emakume presoen bateratzea; finean, salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arruntaren ezarpena.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom