Igeldo, zuri-zuri | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldo, zuri-zuri

(0 iruzkin)

Aurreikuspenak betez, gaur gauean zehar elurra egin du itsas mailan eta Igeldo zuri-zuri esnatu da. Goizean zehar, 10:30ak ingurura arte, elurra egiten jarraitu du eta azkenean, 15 zentimetro elur pilatu da.

Elurrak zenbait arazo eragin ditu herritarrengan, izan ere, goizean zehar bidea itxi egin dute Antiguon, segurtasunagatik, eta autobus zerbitzurik ere ez da izan. Haurreskolak eta Eskolak ere ezin izan dute zerbitzurik eman goizean. 

Arratsaldeko lehen ordurako, berriz, egoera asko lasaitu da. Elurra egiteari utzi, eguzkia atera eta tenperaturak goraka egin du. Errepidea ere ireki dute eta autobus zerbitzua martxan jarri da. Eskolak ere ateak ireki ditu arratsaldean.

Herri bideetan, arazoak
Donostiako Udaleko elurra kentzeko makina etengabe ibili da errepide nagusian, baina herri bide asko arratsaldera arte elurtuta egon dira. Ondorioz, arazoren bat edo beste izan dute bizilagunek. Agiti bidean, esaterako, bi kotxe trabeska geratu dira.
Gozatzeko eguna
Arazoak arazo, irudi polit asko utzi dizkigu gaurko egunak eta gozatzeko ere aprobetxatu dute askok eta askok. Herriko maldak izan dira gaur protagonista. Edozein txokotan ikusi zitekeen jendea trineo eta antzekoekin jolasten. Eskiekin jaitsi eta igo denik ere izan da. Eta Plazan ere kuadrila polita elkartu da. Txapela pareko aldapan ibili dira, trineoekin, snow tablekin...
 
 
 
 
 
 
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom