Igeldo, zuri-zuri | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldo, zuri-zuri

(0 iruzkin)

Aurreikuspenak betez, astearte gauean zehar (otsailak 28) elurra egin zuen itsas mailan eta Igeldo zuri-zuri esnatu zen. Goizean zehar, 10:30ak ingurura arte, elurra egiten jarraitu zuen eta azkenean, 15 zentimetro elur pilatu zen.

Elurrak zenbait arazo eragin zituen herritarrengan, izan ere, goizean zehar bidea itxi egin zuten Antiguon, segurtasunagatik, eta autobus zerbitzurik ere ez zen izan. Haurreskolak eta Eskolak ere ezin izan zuten zerbitzurik eman goizean. 

Arratsaldeko lehen ordurako, berriz, egoera asko lasaitu zen. Elurra egiteari utzi, eguzkia atera eta tenperaturak goraka egin zuen. Errepidea ere ireki zuten eta autobus zerbitzua martxan jarri zen. Eskolak ere ateak ireki zituen arratsaldean.

Herri bideetan, arazoak
Donostiako Udaleko elurra kentzeko makina etengabe ibili zen errepide nagusian, baina herri bide asko arratsaldera arte elurtuta egon ziren. Ondorioz, arazoren bat edo beste izan zuten bizilagunek. Agiti bidean, esaterako, bi kotxe trabeska geratu ziren.
Gozatzeko eguna
Arazoak arazo, irudi polit asko utzi zizkigun otsaileko azken egunak eta gozatzeko ere aprobetxatu zuten askok eta askok. Herriko maldak izan ziren protagonista. Edozein txokotan ikusi zitekeen jendea trineo eta antzekoekin jolasten. Eskiekin jaitsi eta igo zenik ere izan zen. Eta Plazan ere kuadrila polita elkartu zen. Txapela pareko aldapan ibili ziren, trineoekin, snow tablekin...
 
 
 
 
 
 
Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom