Hainbat ekintza antolatu dira Emakumeen Egunaren bueltan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hainbat ekintza antolatu dira Emakumeen Egunaren bueltan

(0 iruzkin)

Martxoaren 8a iristear da eta egunaren bueltan hainbat ekintza antolatu dira herrian. Bezperan, martxoaren 7an herria apaintzeko hitzordua jarri dute 18:00etan. Martxoaren 8an manifestazioa egingo da Donostian eta bertara elkarrekin joateko deialdia egin dute. Oinez joateko 17:00etan abiatuko dira plazatik eta bestela, Ezeiza hotelean elkartuko dira 18:15etan. Manifestazioa 18:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik. Martxoaren 10ean, ibilaldia eta korto emanaldia antolatu dituzte. Larunbata, berriz, martxoak 11, egun handia izango da; urteroko emakume afaria egingo dute Calongen (35€). 

Afarira joateko izen ematea

Afarira joan nahi duenak izena eman behar du aurrez eta azken eguna martxoaren 5a izango da. Izena emateko bi modu daude: Txapelan dagoen zerrendan apuntatu edo telefonoz deitu 656008455 (Karmele) / 605769567 (Ainhoa). 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom