Skip to content

Gizonezkoei deia: «Laguntza eskatzen dugu greba egin ahal izateko»

(0 iruzkin)

Igeldoko emakume talde bat biltzen aritu da azken egunetan, Martxoaren 8ko Greba Feministaren harira. Ostiralean elkartu ziren plazan, greba eta herrian egingo diren mobilizazioak prestatzeko, eta herriko gizonei ere luzatu diete deia: «M-8an arlo ezberdinetan grebara deituta daude emakumeak eta zuek ere emakumeon aldarrikapenak eta greba babestu nahi izanez gero, egiteko garrantzitsua duzue egun horretan. Emakumeok greba egin dezagun erraztea, adibidez» adierazi dute, argi eta garbi.

Ekintza ezberdinak Igeldon (11:00-15:00)

Kontsumo greba, eta zaintza eta etxeko lanen egun osoko grebaz gain, 4 orduko lanuzteak egitera deituta daude Euskal Herriko emakumeak. Lanuzteak 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara daude deituta, lan ordutegiaren arabera. Hori horrela, Igeldon 11:00etatik 15:00etara elkartuko dira emakumeak eta denbora horretan ekintza ezberdinak egingo dituzte. Eskolako zenbait irakasle ere batuko dira grebara eta jangela zerbitzurik ez da egongo eskolan. Hori dela eta, deialdi zehatza luzatu diete gizonei: «13:00etatik 15:00etara herriko umeen kargu egitea. 11:00etatik 13:00etara eskolak bermatuko du umeen zaintza, baina jangela zerbitzurik egongo ez denez, zuen laguntza eskatzen dugu emakumeok greba egin ahal izateko». 
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom