Eskaera Udalean: "Boca de riego" eta hidranteak gertu dauzkaten baserri eta etxeek, giltzak eta mangerak eskura izatea | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskaera Udalean: "Boca de riego" eta hidranteak gertu dauzkaten baserri eta etxeek, giltzak eta mangerak eskura izatea

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak eskaera berri bat luzatu dio Donostiako Udalari, suteei aurre egiteko neurri gisara: "Boca de riego" eta hidranteak gertu dauzkaten baserri eta etxeek giltzak eta mangerak eskura izatea proposatu dio Herri Kontseiluak, «suteren bat piztuko balitz, bertako bizilagunek lanean hasteko aukera izan dezaten suhiltzaileak iritsi bitartean». Suteei aurre egiteko 2016ko planaren arabera (PAMIF), 47 boca de riego eta 37 hidrante daude Igeldon eta Herri Kontseiluak suteen aurrean arrisku gehien izan dezaketen zonaldeetarako eskatu ditu giltzak eta mangerak.
«Dakigunez, beste herri ba­tzuetan halako neurriak badituzte (Astigarragan, esaterako), eta Igeldorako ere egokia eta baliagarria izan daitekeela pentsatzen dugu», gaineratu du.
Herri Kontseiluak gaiaren inguruko idatzia aurkeztu du Udal erregistroan eta udaletxekoak harremanetan jarriak dira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom