'Errio' eta 'Ombuaren itzala' dokumentalak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

'Errio' eta 'Ombuaren itzala' dokumentalak

(0 comments)

Azaroan eta abenduan dokumental bana eskain­tzeko asmoa du Igeldoko Udalak Herri Kontseiluarekin batera. Azaroaren 21ean (ostirala), "Errio" eskainiko da 19:30tan Itsas Aurren. Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak zuzendutako dokumentala da, Orioko Udalaren enkarguz. Gaztañazpi bertan dela, ondoren solasaldia eskainiko dute. Bestalde, abenduaren 12an (ostirala), Pello Mari Otaño bertsolari-poeta handiaren inguruko dokumentala eskainiko dute: "Ombuaren itzala". Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia izango da ondoren. Bi kasuetan, afariak ere eskainiko dira. Sarrerak salgai egongo dira Itsas Aurreko bulegoan (8 euro). Enkargatu ere egin daitezke: herrikontseilua@gmail.com / 606311734.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom