Errigorako kanpaina berria iritsi da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Errigorako kanpaina berria iritsi da

(0 comments)

Abiatu da berriro Errigorako kanpaina, oraingo honetan Oinak lurrean leloarekin. Nafarroan ekoiztutako olioak, kontserbak, pasta, arroza, lentejak eta txitxirioak erosteko aukera paregabea izango dugu Igeldon. Halaxe azaldu dute arduradunek: «Nafarroako elikagai propioak diren produktuak erosiz, gu guztion ekarpenekin, euskaratik, euskararako eta euskaraz burutzen den ekimen honi beste bultzada bat emango diogu».
Errigorako arduradunek eta boluntarioek IKOn egin dute azken bilera, udaberriko kanpainaren informazioa jaso eta xehetasunak argitzeko. Denda asko gustatu zi­tzaiela jakinarazi dute eta aukera baliatu zutela Donostian abian jarri nahi duten egitasmo berri batentzako ideiak jaso eta argazkiak egiteko.

Martxoan, eskaerak
Kanpainaren haritik, aurten, eskaerak egiteko epea martxoaren 10ean hasi eta 30ean bukatuko da. Eskatutakoaren banaketa, berriz, maiatzaren 13an (ostirala) egingo da, IKOn, 18:00-20:00 bitarte.
«Errigorakoek, beste behin ere, asko eskertuko dute zure laguntza. Hortaz, bete ezazu despentsa, urte guztirako, Errigorak eskaintzen dizkizun produktuekin!», egin dute dei.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom