«Errespetatu eta zaindu Igeldo!»
Nork argitaratua: Igeldo Herria aste 1, 4 egun atzera
Herri Kontseiluaren ekimenez, zabor bilketa egin zen atzo (otsailak 21) Igeldon. Denera, 80 bat lagunek egin zuten bat ekimenarekin eta herritarren erantzuna sekulakoa izan zela adierazi du Herri Kontseiluak, denei eskerrak emanez. Ekimenaren inguruan, berriz, honakoa adierazi du: «Azken aldian, konfinamendu perimetralak eta segurtasun neurriak tarteko, jende asko etortzen da Igeldora. Arazoa da horietako batzuk zaborra edonon botatzen dutela eta ingurua penagarri uzten dutela. Herritarrak oso kezkatuta gaude eta horren aurrean, zabor bilketa egitea pentsatu genuen. Ekimenarekin agerian utzi nahi izan dugu Igeldon gertatzen ari dena, hau da, zabor ugari pilatzen ari dela bide baztarretan, zelaietan, arroka inguruetan, kaxkoan...».
Eta egoera horren aurrean, bi eskaera dituztela gaineratu dute: «Alde batetik, hona etortzen direnei eskatu nahi diegu Igeldorekin errespetuz jokatzeko eta zaborra behar den lekuan botatzeko. Eta bestetik, Donostiako Udalari eskatzen diogu zabor bilketako zerbitzua indartzeko. Guk egin duguna Udalak bermatu beharreko zerbitzua da».
Igande goizeko ekimena
Ekimenaren kronika txiki bat ere egin du Herri Kontseiluak:
«Goizeko 10:00etan egin dugu hitzordua plazan eta gehienak hantxe elkartu bagara ere, batzuk abisua pasa dute zuzenean zaborra pilatzen den punturen batera joango direla esanaz, eta beste batzuk berriz, beranduxeago elkartu dira. Denera 80 bat lagunek egin dugu bat ekimenarekin.
Plazan elkartutakoak talde txikitan banatu gara (segurtasun neurriak kontuan hartuz) eta puntu ezberdinetara joan gara. Zaborra gehien pilatzen ari den puntuak identifikatuta, hara abiatu gara: Amezti-Tximistarriko itsasertza eta miradorea, Lasarmendi bidea, Mendizorrotzeko antenen ingurua eta Bentarako bidea, kaxkoa eta Agitiko arrokak... jende asko elkartu garenez, beste txoko batzuk garbitzera ere joan dira batzuk ondoren.
Denetarik jaso dugu, baina batez ere, edari eta janari arrastoak: zerbeza latak, freskagarriak, likore botilak, jakien plastikoak... Denera 45 bat zabor poltsa haundi bildu ditugu. Bakoitza dagokion lekuan bota ostean, amaitutzat eman dugu ekimena 13:00ak aldera.
Lan ona eginaren sentsazioarekin bukatu dugu denok, pozik, baina gehiagotan halakorik egin behar ez izateko nahiarekin. Errespetatu eta zaindu Igeldo!».
Twitter-en partekatu
Facebook-en partekatu
Azken postak
-
Martxoak 8: Herria apaintzeko eta manifestaziora joateko deia
-
«Errespetatu eta zaindu Igeldo!»
- Zabor bilketa egingo da igandean
-
Zenbaki sariduna: 7023
- Igeldotik 70 baietz!
Artxibategia
2021
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (141)
Etiketak
- Undermount (1)
- sinadurak (2)
- joxe mari uranga (1)
- hirugarren adina (2)
- 2017 urtea (6)
- ondorioen txostena (2)
- Otabardi baserria (2)
- ate irekiak (2)
- pelota (1)
- emakumeen eguna (6)
- lore (3)
- moda desfilea (3)
- ieltxoko jaialdia (1)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- M8 (4)
- garbigunea (1)
- martxoak 8 (4)
- txirrindularitza (3)
- Gurasoak (1)
- Hozkailua (1)
- zerain (1)
- Kooperatiba (9)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- baratza (2)
- VPO etxeak (1)
- pala (1)
- erabilera (1)
- hipopresiboak (1)
- Herri Kontseilua (4)
- sokatira (1)
- sinadura bilketa (1)
- haritzalde (1)
- ieltxo (2)
- emakume afaria (3)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- san isidro eguna (1)
- pelota txapelketak (1)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- kixmi (2)
- Inauteriak (2)
- Mullita Fest (1)
- udaberri jaia (4)
- Guraso Elkartea (3)
- greba feminista (4)
- itzulia (1)
- gazteak (1)
- San Pedroak (4)
- robotika (1)
- lehentasunak (2)
- barrikotea (1)
- gona gorria (1)
- matrikulazioa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- argazki lehiaketa (2)
- obrak (8)
- greba (2)
- segurtasuna (1)
- eresmin (1)
- Itsas Aurre (3)
- emakumeok planto (4)
- garagardo artisauak (1)
- jaiak (3)
- errepide mozketa (1)
- erromeria (1)
- irteera (1)
- giza-katea (2)
- Eskola Bidea (1)
- zabor pilaketa (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- zozketa (2)
- afaria (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- jai batzordea (4)
- negua (1)
- armarria (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- Udazken festa (1)
- udako ordutegia (1)
- lapurretak (2)
- hamaiketakoa (1)
- Dbus (1)
- san isidro (2)
- ikastaroak (3)
- Herri batzarra (1)
- errigora (2)
- proba (1)
- euskal erregimena (2)
- programa (1)
- lehiaketa (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- Din Din elkartea (1)
- batzar eratzailea (2)
- hitzaldia (2)
- eskolako jaialdia (1)
- euskal dantza (1)
- Lezkarri (2)
- euskara (3)
- ibarra taldea (1)
- Ekainak 17 (7)
- tasa (1)
- kale neurketa (1)
- Eskola (6)
- urteko batzarra (1)
- bertako produktuak (1)
- garagardo azoka (2)
- emakume eguna (2)
- arrano etxea (1)
- galdeketa (7)
- erraustegia (2)
- zaborra (2)
- antzerkia (2)
- sarrerak (2)
- boletoak (1)
- Gure Esku Dago (8)
- ttonttorro (6)
- 65 urte (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- hondakinak (2)
- Pilotegi bidea (6)
- musa (3)
- Asteasu (2)
- donostiako klasikoa (1)
- elurra (2)
- kontzertua (1)
- batzarra (4)
- autobusa (1)
- festak (6)
- asteburu pasa (2)
- futbola (1)
- arrantza (1)
- kurtso bukaera (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- udalekuak (1)
- eskonbroa (1)
- bilera (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- ekintza berriak (2)
- umore horiya (1)
- kontserbak (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Angula ustelak (2)
- oinarriak (1)
- pilota (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- saridunak (1)
- onditz urruzmendi (1)
- egitaraua (2)
- triatloia (1)
- arropa bilketa (1)
- Herri kirolak (1)
- zeramika (1)
- untzi museoa (2)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- euskaraldia (2)
- landare (3)
- zuhaitz eguna (1)
- mozorroak (1)
- pilates (1)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- mendizorrotz (1)
- Tximistarri bidea (2)
- krosa (1)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
Egileak
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
- Igeldo Herria (32)
- Aitziber Alzua (3)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria