Bingo eta guzti aurtengo Emakume Afarian | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Bingo eta guzti aurtengo Emakume Afarian

(0 comments)

Emakumeen Egunaren bueltan, Emakume Afaria egin zen larunbatean Igeldon (martxoak 10). Ohi bezala, Igeldoko emakume baserritarrek antolatu zuten afaria. Aurtengoan, herriko 55 emakume elkartu ziren eta betiko moduan, giro ederrean ibili ziren. Igeldoko Iturrieta Berri jatetxean (kanpinean) izan zen afaria eta tripa ederki bete ostean, oparien banaketari ekin zioten. Eta oraingoan, ohiko zozketa bidez izan beharrean, bingoan jokatuz aukeratu zituzten saridunak. Alde batetik, linea aurrena kantatu zuenak urdaiazpikoa eta sorpresa txiki bat eraman zituen; Amaia Errazkinek, hain zuzen. Eta bestetik, bingoa kantatu zuenak saski mundiala eta sorpresa txiki bat irabazi zituen. Kasu honetan, Larraitz Zubeldia izan zen sariduna. Beretzat izan ziren Igeldoko baserrietako barazkiak, arrautzak, behi esnea eta ardi esnea, gazta, txerrikia, masaje saioa, lore bat… Gustora hartu zen bingoarena eta saltsa polita sortu zuen!

Gure Esku Dagori eta galdeketari, babesa

Gure Esku Dagok galdeketa egingo du ekainaren 17an Igeldon eta Emakume Afaria bukatzean, elkartutako guztiek argazki bat atera zuten, ekimenari babesa adieraziz eta galdeketan parte hartzeko deia eginez. Galdeketa egin ahal izateko, Gure Esku Dagok herritarren sinadurak bildu behar ditu eta postre garaian, sinadurak ere bildu ziren.

Argazki guztiak, hemen.

      

      

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom