Badatozela, badatozela... | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Badatozela, badatozela...

(0 iruzkin)

San Pedroak gainean ditugu eta asteburu honetan girotzeko aukera izango dugu. Ostiralean bertan, Ieltxoko ikastaroen kurtso bukaerako emanaldia izango da. Hain zuzen, gitarra, piano, trikitixa, pandero eta musika tailerreko ikasleak ariko dira euren trebetasunak erakusten. Arratsaldeko 17:00etan izango da Eskolan eta ondoren, merendola-luntxa plazan.

Asteburuan, kirolaren txanda
Larunbatean, kirol ekintzak izango dira nagusi: arrokako arrantza lehiaketa, pelota eta futboleko finalak... Baina iluntzean, besterik ere izango da: Sin Fronteras cumbia bolibiarrarekin dantzaldia eta arrain dastaketa mundiala!
Igandean, krosaren txanda izango da. Ohi bezala, goizeko 10:00etan abiatuko dira partehartzaileak Ezeiza hotelaren paretik, Mendizorrotz helmuga izanik (7km). Izen ematea zabalik dago herrikrosa.eus weborrian eta egunean bertan ere aukera egongo da Ezeiza hotelean. Sariak izango dira lehenengo, bigarren eta hirugarren gizon eta emakumezkoentzat, eta baita aurreneko gizonezko eta emakumezko igeldotarrentzat ere. Gainera, aurten, lehenengo emakumezkoarentzat ere txapela izango da.
Ondoren, 12:15etan hasita, umeen txanda izango da. Iaz bezala, umeentzako krosa antolatu dute plazaren bueltan.

Igandea, San Juan bezpera
San Juan bezpera ere bada igandea eta aurten ere ez dute hutsik egingo txaparroek. Hitzordua 17:00etan jarri dute prestatzeko. Tira-Txinan aritzeko tartea ere egongo da arratsaldean. Eta bokata janez elkartu ostean, 22:00etan abiatuko da San Juan eskeko koadrila, San Juan sua piztearekin batera. 
Aurten kontuan izan behar da eskeko koadrilak talde bakarrean ateratzea erabaki duela bai San Juan eskean bai Santa Ixabeletan. Beraz, etxe bakoitzetik behin pasako dira. San Juan eskean herritik gorako etxeak agurtuko dituzte eta Santa Ixabeletan, herritik beherakoak.

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, aspertzeko tarterik ez
San Pedro jaiak ofizialki, ekainaren 28an (ostirala) hasiko dira eta uztailaren 2ra bitarte ez da aspertzeko tarterik izango: euskal dantza emanaldia, herri kirolak, dema, Umore Horiya, su artifizialak, umeen eguna, kontzertuak...  Ekintza berriak ere izango dira gainera: 
alde batetik, eskaintza gastronomiko ederra izango da festa osoan zehar, bertako produktu eta parrilladarekin. Eta bestetik, kontzertu desberdinak eskainiko dira: Rukula, Herenegun, Illuntzean, Trikidantz… Kontzertu horiek plazan izango dira, baina bigarren gune bat ere prestatuko da Dj-en emanaldiekin eta gau kubatarrarekin, besteak beste.
Horrez gain, San Pedro egunean bazkaria egingo da paella lehiaketaren bidez: Deseredatun bazkaria. Umeen egunean, berriz, puzgarriak ekarriko dira.

Autobus zerbitzua indartu
Dbusek jakinarazi duenez, hainbat egunetan autobus zerbitzua indartuko du Igeldoko linean:
- Ostirala, ekainak 28: 16-Igeldo linea Gipuzkoa plazatik irtengo da 23:05ean eta 00:00etan, eta B7-Igeldo linea Bulebarretik, 1:00etan eta 2:00etan. B7-Igeldo linea Igeldotik Bulebar alderantz, 0:30ean, 1:30ean eta 2:30ean irtengo da.
- Larunbata, ekainak 29: 16-Igeldo linea Gipuzkoa plazatik irtengo da 23:05ean eta 00:00etan, eta B7-Igeldo linea Bulebarretik, 1:00etan eta 2:00etan. B7-Igeldo linea Igeldotik Bulebar alderantz, 0:30ean, 1:30ean eta 2:30ean irtengo da.
- Igandea, ekainak 30: aparteko irteerak Igeldotik, 7:00etan eta 8:00etan, eta Gipuzkoa plazatik 7:35ean eta 8:35ean.

SAN PEDRO JAIAK 2019
EGITARAUA:

EKAINAK 21 OSTIRALA

17:00etan Ieltxo kultur elkarteko kurtso amaierako emanaldia eskolan

EKAINAK 22 LARUNBATA

08:00etan Arrokako arrantza-lehiaketa

Oharra: Goizean goiz hasiko da txapelketa eta parte-hartzaileek arratsaldeko seiak arte izango dute arrantzan egiteko aukera, ordutegi zabal horretan, nahi dutenean arroketara gerturatu eta saioa egiteko

12:00etan Pala-txapelketa finala maziza txuriarekin

16:30ean Areto-futboleko finalak

18:30ean Arrantzatutako arrain-erakusketa eta sari-banaketa

19:30ean  Eskuzko pilota goxoko eta pala teniseko pilotarekin finalak

20:30ean Sin Fronteras cumbia bolibiarrarekin dantzaldia

Oharra: Zortzi terdietatik aurrera, arrain-dastatze mundiala!


EKAINAK 23 IGANDEA “SAN JUAN BEZPERA”

10:00etan Krossa. Igeldoko 39. Igoera herrikoia. Ondarretatik Mendizorrotzera (7km). Izena emateko epea  09:00etatik 9:30era izango da. Izen-ematea: Aldez aurretik apuntatuz gero, (www.herrikrosa.eus) 5€ izango dira eta egunean bertan, Ezeiza hotelean, 8€

12:15ean Igeldoko II. Haur-krossa

Oharra: 12tan eskolako futbito zelaian beroketa egingo da, puntualak izan!

17:00etan Txaparroen prestaketa

18:30ean Tira-Txina txapelketa

Oharra: Izen-ematea 17:00etan izango da

20:00etan Bokatak egongo dira nahi duenarentzat Din-din elkartean

Oharra: Eskeko kuadrila 20:00etan elkartuko da afaltzeko

22:00etan San Juan gaueko koplarien irteera eta San Juan sua


EKAINAK 28 OSTIRALA

16:30ean Euskal Dantza emanaldia, Ieltxoko ikasleen eskutik

18:00etan Haurren pilota-partiduen finalak

19:30ean Ttonttorro txiki eta Ttonttorroren igoera urezko zezen eta buruhandiek lagunduta animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

Ondoren Lezkarriren emanaldia eta poteoa Antigua Band txarangarekin

23:30etan Kontzertu mundialak Rukula eta Herenegun taldeen eskutik

Ondoren Dj Piku izango da 2. gunean


EKAINAK 29 LARUNBATA
“SAN PEDRO EGUNA”

11:00tan Hamaiketakoa. Din-Din-era inguratzen den igeldotar ororentzat

12:00etan Herri-kirolak

Aizkolariak :

XABIER ORBEGOZO – ARITZ AZPIAZU

ARKAITZ JAUREGI – OIER KAÑAMARES

Trontzan:

JON LIZARAZU – IÑAKI ENBIL

MIKEL ALTUNA – UNAI LIZARRALDE

Lokotxak:

ALGEL ALTUNA - ARANTXA TXINTXURRETA

GARI GALARRAGA – INTZA ETXEBERRIA

14:00etan San Pedro jaietako prozesioa eta paella lehiaketa.

*Lehiaketan parte hartzeko, talde bakoitzak izena eman beharko du. Txapelan egongo da zerrenda. Azken eguna, ekainak 27.

*Bazkariko txartelak Txapelan egongo dira salgai, 12 euroan. Azken eguna, ekainak 27.

Oharra: Irabazleari San Pedroren giltzak emango zaizkio eta festa guztietan zehar eraman beharko du

18:00etan Umore horia. Aurten ere umorez betetako jolas berriak izango ditugu!!! Animatu eta parte hartu!

Oharrak: Txapela tabernan egongo da talde bezala apuntatzeko aukera, ekainak 23ra arte 14urtetik aurrerakoentzat.  Taldekideko 3€ ordaindu beharko da

19:30ean Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

20:00etan Eskuzko Pilota-partida ikusgarria

OJUEL - LIZEAGA

SANTXO - URRUZOLA

22:00etan Idi-Dema. Patxi Illarreta eta Ignacio Olidenen idiak arituko dira elkarren aurka 2000kg-ko harriarekin

00:00ean Gaupasa. Illuntzean  taldearekin eta ondoren Trikidantz plazan

Oharra: Gau Kubatarra eta Dj X deMixta izango dira 2.gunean


EKAINAK 30 IGANDEA

11:00etan Bolo-lehiaketa eta erakustaldia

12:30ean Patata-tortila lehiaketa

13:00etan 3. San Pedrotako oliba jaitsiera txapelketa

17:30ean Toka herrikoia

Oharra: Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko da. Behin lehia hasita ezingo da izenik eman

17:30ean Umeen toka herrikoia

19:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

19:30ean Bertso-saioa:

Bertsolariak: Iker Zubeldia, Eli Pagola, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze.

22:45ean Su artifizialak

23:30ean Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik


UZTAILAK 1 ASTELEHENA “HAURREN EGUNA”

10:00tan KEDADA: Zapia lepora eta etorri Kaxkora!

Ondoren, Puzgarri festa erraldoia

Eguraldiak laguntzan badu denok urarekin freskatzera

Oharra: Umeei hamaiketakoa banatuko zaie

14:00etan Bazkari Herrikoia Igeldoko umeentzat

Oharra: Txarleta beharko da bazkarirako. Kedadan eta bazkalaurretik erosi ahalko dira

16:00etan IPUIN-KONTALARIA: Non da elefante gorria?

17:30ean Merienda goxua egunarekin jarraitzeko

18:00etan Eusko Got Talent!

Ondoren, Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

Oharrak: 6 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute.

Aldatzeko arropa ekarri beharko da

20:30ean Eskeko kuadrila elkartuko da afaltzeko


UZTAILAK 2 ASTEARTEA “SANTA IXABEL EGUNA”

17:00etan Kanika-lehiaketa

18:30ean  Santa Isabel eskearen amaiera, herritarren parte-hartzearekin

20:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

20:30ean Ttonttorro txikiren jetsiera

22:00etan Zaldi-dema. Itxaso Arrutiren eta Talaia jatetxeko abereak arituko dira elkarren aurka 1000kg-ko harriarekin

23:00etan Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin

23:30ean Irrintzi-lehiaketa

00:00an Aurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jaitsiera

Ondoren Izer eta Alabier-rekin emango diegu amaiera festei

 

ONDO PASA JAIAK!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom