Badator Neguko bigarren Pala Txapelketa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Badator Neguko bigarren Pala Txapelketa

(0 iruzkin)

Iaz bere funtzioa ondo bete zuela ikusita, Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean, bigarren Neguko Pala Txapelketa antolatzea erabaki dute. Helburua, pelotan jolasteaz gain, neguko ostiraletan herrian giro pixka bat sortzea da; herriari bizia ematea. Hori horrela, ostiraletan izango dira partiduak azaroaren 22an hasi eta apirilaren 3ra arte. Arratsaldez jokatuko dira partiduak 18:30etatik aurrera.
Emakumezkoak teniseko pelotarekin ariko dira eta pelota mazizarekin bi maila izango dira.

Izen ematea zabalik
Txapelketan parte hartzeko, izen ematea zabalik dago dagoeneko. Azken eguna azaroak 8 izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Izena emateko, telefono honetara idatzi behar da: 648268216. Datuak Whatsappez bidaltzeko eskatu dute.

Hainbat baldintza
Kontuan hartu beharreko hainbat baldintza ere zehaztu dituzte txapelketarako:
-Egun aldaketarik ez da onartuko (ordu aldaketa adostuz gero, bai).
-Ordezko bakarra izango du bikote bakoitzak txapelketan zehar.
-Partiduak jokatzeko arropa txuriarekin joan behar da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom