Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruko sinadura bilketa, martxan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruko sinadura bilketa, martxan

(0 iruzkin)

Igeldoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak egin zirenean, horietatik 36 igeldotarrentzat izatea lortu zen, ederki borrokatu ostean. Gaur egun, ordea, jabe aldaketa dagoenean, Donostiako Udalak ez du onartzen baldintza hori. Horren aurrean, zerbait egin beharra aipatu da behin baino gehiagotan eta azken Herri Batzarrean sinadura bilketa bat egiteko asmoa azaldu zuen Herri Kontseiluak. Sinadura bilketa hori martxan dago dagoeneko eta Herri Kontseiluak dei egiten die herritarrei eskaerarekin bat egin eta orria sinatzeko.

Herriko puntu ezberdinetan daude orriak: kultur etxeko bulegoan, Txapela tabernan, Mendizorrotz tabernan, Calongen eta Din Din elkartean.

Horrez gain, internetez ere abian jarri da sinadura bilketa change.org atariaren bidez. Dena dela, aukera izanez gero, Herri Kontseilutik adierazi dute hobe dela paperean sinatzea.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom