Skip to content

Asteburuan girotuta, San Pedroren zain

(0 iruzkin)

Pasa den asteburuan, festetan girotzeko aukera izan dugu eta ostiraletik aurrera (ekainak 28), San Pedro jaietan bete-betean murgilduko gara. Bost egunetan zehar ekintza ugari izango dira adin eta gustu desberdinetako herritarrentzat: euskal dantza emanaldia, herri kirolak, dema, Umore Horiya, su artifizialak, patata tortilla lehiaketa, umeen eguna... 

Eskaintza gastronomikoa eta kontzertu desberdinak
Ekintza berriak ere izango dira aurten: alde batetik, eskaintza gastronomiko ederra izango da festa osoan zehar, bertako produktu eta parrilladarekin. Eta bestetik, kontzertu desberdinak eskainiko dira: Rukula, Herenegun, Illuntzean, Trikidantz… Kontzertu horiek plazan izango dira, baina bigarren gune bat ere prestatuko da Dj-en emanaldiekin eta gau kubatarrarekin, besteak beste.

Umeen egunerako, puzgarriak ere ekarriko dira! Eta horrez gain, “Desheredatun bazkaria” antolatu da San Pedro egunerako.

“Desheredatun bazkaria” eta paella lehiaketa
San Pedro egunean bazkaria egingo da paella lehiaketaren bidez: “Desheredatun bazkaria”. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek izena eman behar dute Txapelan dagoen zerrendan. Talde bakoitzak 20-30 lagunentzako paella prestatu beharko du. Osagai nagusiak (arroza, baratxuria, tipula, olioa, gatza) antolakuntzak jarriko ditu eta sua eta paellerak ere bai. Horrez gain, talde bakoitzak 40 euroko presupuestoa izango du (antolakuntzak jarria), gainerako osagarriak erosteko. Irabazten duenari San Pedroren giltzak emango zaizkio eta festa osoan zehar eraman beharko ditu gainean. Lehiaketa 12:00-14:00 bitartean izango da. Eta sari banaketaren aurretik, prozesioa egingo da.

Lehiaketa bukatzean, bazkariaren txanda izango da. Bazkariko txartelak salgai daude Txapelan 12 euroan (azken eguna, osteguna).

Larunbateko emaitzak
Larunbatean, Arrokako arrantza-lehiaketa jokatu zen eta 3 sari banatu ziren. Pisu gehiena, denera, Anjel Muruak lortu zuen. Kepa Riko bigarren postuan geratu zen eta Oscar Bejarano hirugarrenean. Pieza handiena Kepa Rikok lortu zuen: 750 gramoko muxarra. Eta aniztasunean, berdinduta geratu ziren Iñaki Lozano eta Alberto Gorriz igeldoarrak. Denera, 15 lagunek hartu zuten parte.

  

Areto futboleko txapelketa ere jokatu zen egun osoan eta arratsaldean finalaren txanda izan zen. Isturin F.K. taldea nagusitu zen. Bigarrenak Spityren lagunak izan ziren. Denera 8 talde aritu ziren lehian; 3 herrikoak: Gurasoak, Igeldoko Izarrak eta Txapela-Ekaitz.

Pelotako finalak jokatzeko tartea ere izan zen arratsaldean. Eskuzko finalean, Aratz Urruzmendi eta Iñaki Enbil 22-9 nagusitu zitzaizkien Aitzol De Paz eta Josu Balerdiri. Palaz teniseko pelotarekin, berriz, Larraitz Dorronsoro eta Ainara Azpiazu izan ziren txapeldun, 25-12 irabazita Oihane Arruti eta Leire Barrondori.

  

Igandeko emaitzak
Igande goizean krosa izan zen eta aurten ere Aitor Etxeberria igeldoarra izan da azkarrena gizonezkoetan, 0:24:46 denborarekin. Raul Gomez geratu zen bigarren (0:25:59) eta Aitor Erregerena hirugarren (0:26:14). Emakumezkoetan, Izadi  Azkonobieta helmugaratu zen lehendabizi (0:34:50), Marian Garcia bigarren (0:39:26), eta Irati Arrillaga igeldoarra hirugarren (0:40:25). Aurreneko igeldoarren sariak Jon Elosegi (0:30:33) eta Irati Arrillagarentzat izan ziren.

Palaz, maziza txuriarekin, igandean jokatu zuten finala larunbatean beharrean, eta Iker Dorronsoro eta Urko Aranguren izan ziren txapeldun, Borja eta Julen Iribar anaiei 30-23 irabazita.

Asteburuko ekintzen argazkiak ikusgai daude argazki galerian.

SAN PEDRO JAIAK - EGITARAUA

EKAINAK 28 OSTIRALA

16:30ean Euskal Dantza emanaldia, Ieltxoko ikasleen eskutik

18:00etan Haurren pilota-partiduen finalak

19:30ean Ttonttorro txiki eta Ttonttorroren igoera urezko zezen eta buruhandiek lagunduta animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

Ondoren Lezkarriren emanaldia eta poteoa Antigua Band txarangarekin

23:30etan Kontzertu mundialak Rukula eta Herenegun taldeen eskutik

Ondoren Dj Piku izango da 2. gunean


EKAINAK 29 LARUNBATA 
“SAN PEDRO EGUNA”

11:00tan Hamaiketakoa. Din-Din-era inguratzen den igeldotar ororentzat

12:00etan Herri-kirolak

Aizkolariak :

XABIER ORBEGOZO – ARITZ AZPIAZU

ARKAITZ JAUREGI – OIER KAÑAMARES

Trontzan:

JON LIZARAZU – IÑAKI ENBIL

MIKEL ALTUNA – UNAI LIZARRALDE

Lokotxak:

ALGEL ALTUNA - ARANTXA TXINTXURRETA

GARI GALARRAGA – INTZA ETXEBERRIA

14:00etan San Pedro jaietako prozesioa eta paella lehiaketa.

*Lehiaketan parte hartzeko, talde bakoitzak izena eman beharko du. Txapelan egongo da zerrenda. Azken eguna, ekainak 27.

*Bazkariko txartelak Txapelan egongo dira salgai, 12 euroan. Azken eguna, ekainak 27.

Oharra: Irabazleari San Pedroren giltzak emango zaizkio eta festa guztietan zehar eraman beharko du

18:00etan Umore horia. Aurten ere umorez betetako jolas berriak izango ditugu!!! Animatu eta parte hartu!

Oharrak: Txapela tabernan egongo da talde bezala apuntatzeko aukera, ekainak 23ra arte 14urtetik aurrerakoentzat.  Taldekideko 3€ ordaindu beharko da

19:30ean Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

20:00etan Eskuzko Pilota-partida ikusgarria

OJUEL - LIZEAGA

SANTXO - URRUZOLA

22:00etan Idi-Dema. Patxi Illarreta eta Ignacio Olidenen idiak arituko dira elkarren aurka 2000kg-ko harriarekin

00:00ean Gaupasa. Illuntzean  taldearekin eta ondoren Trikidantz plazan

Oharra: Gau Kubatarra eta Dj X deMixta izango dira 2.gunean


EKAINAK 30 IGANDEA

11:00etan Bolo-lehiaketa eta erakustaldia

12:30ean Patata-tortila lehiaketa

13:00etan 3. San Pedrotako oliba jaitsiera txapelketa

17:30ean Toka herrikoia

Oharra: Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko da. Behin lehia hasita ezingo da izenik eman

17:30ean Umeen toka herrikoia

19:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

19:30ean Bertso-saioa:

Bertsolariak: Iker Zubeldia, Eli Pagola, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze.

22:45ean Su artifizialak

23:30ean Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik


UZTAILAK 1 ASTELEHENA “HAURREN EGUNA”

10:00tan KEDADA: Zapia lepora eta etorri Kaxkora!

Ondoren, Puzgarri festa erraldoia

Eguraldiak laguntzan badu denok urarekin freskatzera

Oharra: Umeei hamaiketakoa banatuko zaie

14:00etan Bazkari Herrikoia Igeldoko umeentzat

Oharra: Txarleta beharko da bazkarirako. Kedadan eta bazkalaurretik erosi ahalko dira

16:00etan IPUIN-KONTALARIA: Non da elefante gorria?

17:30ean Merienda goxua egunarekin jarraitzeko

18:00etan Eusko Got Talent!

Ondoren, Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

Oharrak: 6 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute.

Aldatzeko arropa ekarri beharko da

20:30ean Eskeko kuadrila elkartuko da afaltzeko


UZTAILAK 2 ASTEARTEA “SANTA IXABEL EGUNA”

17:00etan Kanika-lehiaketa

18:30ean  Santa Isabel eskearen amaiera, herritarren parte-hartzearekin

20:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!

20:30ean Ttonttorro txikiren jetsiera

22:00etan Zaldi-dema. Itxaso Arrutiren eta Talaia jatetxeko abereak arituko dira elkarren aurka 1000kg-ko harriarekin

23:00etan Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin

23:30ean Irrintzi-lehiaketa

00:00an Aurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jaitsiera

Ondoren Izer eta Alabier-rekin emango diegu amaiera festei

 ONDO PASA JAIAK!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom