Asteburu ederra pasa dute Asteasun | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Asteburu ederra pasa dute Asteasun

(0 iruzkin)

Guraso Elkarteak antolatuta, asteburu pasa ibili dira 35 lagun Asteasun. Hain zuzen, Asteasuko Otabardi aterpean pasa dituzte bi gau (maiatzak 18 eta 19) eta giro ederrean ibili direla azaldu dute. Ostiralean iritsi ziren eta larunbatean mendi buelta egin zuten. Eta ez nolanahikoa: Iturriotz-Gazume-Zelatun-Ernio-Iturriotz. Arratsaldean, berriz, Elizmendin futbolean eta saskibaloian ibili ziren ume eta guraso. Eta igande goiza, Altxorraren bila jolasean igaro zuten Otabardi inguruetan. Bazkalondoren, etxera bueltatzeko garaia iritsi zitzaien.
Eguraldia primerakoa izan dutela adierazi dute eta euskara ahoan, mendiaz gozatzeko aukera ezin hobea.
  
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom