Aspaldian ikusi gabeko irudia utzi zuten festek | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Aspaldian ikusi gabeko irudia utzi zuten festek

(0 iruzkin)

Ekainaren 23tik uztailaren 3ra gozatu dugu San Pedro jaiekin. Adin eta gustu guztietarako ekintzak izan dira eta orokorrean, giro onean eta herritarren partehartzearekin igaro dira festak. Azpima­rratzekoa da gazteen egunak izan zuen arrakasta eta Igeldora gerturatu zen jendetza iluntzean. Aspaldian ikusi gabeko irudiak utzi zituen ostiral hark: plaza gaztez beteta. Ondorioak ere izan ziren, herritarrak demandari ezin eutsirik ibili baitziren eta edaria ere bukatu zen!

Ohi bezala, festetako ekintza desberdinekin argazki bilduma bat osatu dugu. Galerian daukazue ikusgai.

Celestino Illarramendirentzat saria
Aurtengoan ere atera dira festetako boletoak eta Celestino Illarramendi igeldoarrarentzat izan da saria; 1.100 euro hain zuzen. Honakoa izan da zenbaki sariduna: 0.4262. Zorionak Xelex!

Birjinia Zelarainek egindako portada
Urtero bezala, fes­tetako egitarauaren portada aukeratzeko Argazki Lehiaketa antolatu zuen Jai Batzordeak eta Birjinia Zelarainen lana izan zen irabazlea.

JAI BATZORDEAREN BALORAZIOA
Jai batzordeak jaien balorazio positiboa egiten du. Oro har jende dezente ibili dela uste dute eta giro ona nagusitu dela. Dena dela, covidak jaiak baldintzatu dituela gainera­tzen dute, izan ere herriko jende askok egun bat edo batzuk etxean igaro behar izan dituzte.
Antolaketa aldetik, gauza batzuk birpentsatu behar direla uste dute. Izan ere, ostiralean egoerak gainezka egin zuen eta lanean ari ziren herritarrek une zailak igaro zituzten. Hori dela eta, erabaki batzuk hartu behar izan ziren; barra lehenago itxi etab.
Bestetik, Jai batzordeko kideek gogorarazi nahi dute antolaketa zehazteko prozesu bat egin beharko dela hurrengo urtean. Izan ere, Jai batzordeko kide batzuk taldea uzteko asmoa dute eta beste kide batzuk aurten egoera ikusita laguntzeko prestutasuna adierazi zuten. Beraz, hurrengo urteetarako beharrezkoa izango da taldea indartu eta lanak egokiago banatuko dituen antolaketa eredua zehaztea.
Diru kontuei dagokienez, beste urteetan baino irabazi handiagoa atera da.
Azkenik, beste behin ere Jai batzordeak herritarren laguntza eta babesa eskertu nahi ditu, eurei esker ateratzen baitira jaiak aurrera.

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN IKUSGAI:

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom