Artea lantzen ari dira Eskolan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Artea lantzen ari dira Eskolan

(0 iruzkin)

Bigarren hiruhileko honetan, “Artea nonahi” lan proiektuarekin hasi dira Eskolan eta hainbat ekimen egin dituzte proiektuarekin lotuta.
Alde batetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek Chillida Lekura eta San Telmo museora bisitak egin dituzte. Bestetik, 4-5 urteko gelan txoko berriak antolatu dituzte irudimenari bidea emateko: harrien txokoa, txotxongiloen txokoa, buztin txokoa, egur txokoa, ohol kulunkaria jarri… Eta azkenik, Inauteriak ere artearekin lotuta ospatu dituzte. Artearekin lotutako pertsonaiak izan dira nagusi Inauterietako ostiralean Eskolan: margolariak, musikariak, sukaldariak, pailazoak…

Zortzi ikasle berri eta hitzaldi arrakastatsua
Matrikula egiteko garaia ere izan da eta 2 urteko 8 ikasle berri izango dira datorren ikasturtean Eskolan.
Bestalde, komunikazio ez bortitzaren inguruko hitzaldia izan zen otsailaren 12an eta oso arrakastatsua izan zela azaldu dute. 30 pertsona hurbildu ziren.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom