Argazki lehiaketa martxan, jaietako portada aukeratzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Argazki lehiaketa martxan, jaietako portada aukeratzeko

(0 comments)

Ttonttorro Jai Batzordearen Argazki Lehiaketa martxan da. Aurkezten diren lanean artean, programako portada aukeratuko da. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collagea izan daiteke. Argazkiaren tamainari dagokionean, berriz,  14,85x21 cm izan behar ditu.

Aurkezteko, hiru bide

Lanak aurkezteko hiru bide jarri dituzte: 

1. Kultur etxeko buzoian utzi (sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

2. Bulegoan entregatu (sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

3. Postaz bidali: Itsas Aurre kultur etxea, Igeldoko plaza 4, 20008 (sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

4. Emailez bidali: ttonttorro@gmail.com.

Bi sari

Irabazleak bi sari jasoko ditu aurtengo honetan. Alde batetik, San Pedro jaietako programako portada izango da bere lana eta bestetik, Untzi Museorako bi sarrera eskuratuko ditu.

Animatu eta parte hartzeko dei egin dute!

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom