Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts from uztaila, 2026

UDALEKUAK: Jolasak eta irteerak

Ekaina bukaeran eta uztailean zehar Udalekuak izan dira Igeldon. Ekintza ugari egin dituzte: jolasak, eskulanak, tailerrak, irteerak... eta primeran ibili dira. Denera 29 umek hartu dute parte aurtengo udalekuetan, aste desberdinetan banatuta. Begiraleak lau izan dira: Naroa, Elene, Aroa eta Malen. Sekulako lana egin dute eta orain oporrekin gozatzera!

ESKER EMATE LUNTXA: Egindako lana eskertuz

Azken urteetan egin bezala, herritarrei eskerrak emateko afari-merienda txiki bat eskaini zuen Herri Kontseiluak uztailaren 15ean. Festak aurrera eramateko herritarrek emandako laguntza sekulakoa izan da beste behin ere. Luntxera 35 lagun inguru elkartu ziren, baina festetan lanean eta lagun-tzen aritutakoak ehundik gora izan dira oraingoan ere. Eskerrik asko denoi!

ESKOLAKO JAIALDIA: Agur ikasturteari

Ekainak 6an ikasturte bukaerako jaialdia egin zuten Eskolako ikasle, irakasle, langile, guraso eta senideek. Lehenengo, HHko ikasleek dantza bat eskaini zuten instrumentu desberdinekin. LHko ikasleek, berriz, Momoren antzezlana egin zuten. Guraso elkarteak antolatuta, bazkari ederra ere izan zuten guztiek, eta ondoren, disko festa mundiala!
LH6koak agurtzeko ere baliatu zuten. Ondo segi Lur, Khloe, Izar, Nahia, Unax eta Lamin!

ESKOLA TXIKIEN FESTA: Gora Eskola Txikiak!

Ekainaren 13an Gipuzkoako Eskola Txikien Festa izan zen Zizurkilen. Igeldotik hainbat familiak egin zuten bat eta denera 75 lagun inguru elkartu ziren ume eta guraso. Egitarau oparoa prestatu zuten zizurkildarrek: jolasak, ipuinak, tailerrak, puzgarriak, dantza, zirkua, magia, batukada... Aspertzeko tarterik ez zen izan. Bazkari ederra ere antolatu zuten.
Arratsaldean, Porrotx eta Marimototsen Irri, kantu eta dantza ikuskizunarekin bukatu zen festa.

UDABERRI JAIA: Punta-puntako eskaintza

Udaberri Festa ospatu zen maia-tzean eta eskaintza zabala eta puntakoa izan zen: Alain Zulaika magoaren ikuskizuna, Pako Aristiren hitzaldia, San Isidro afaria, autodefentsa feminista, Tio Teronen Semeak, Jurgi Ekizaren kontzertua, orientazio proba, Kantujira, ardo eta urdaiazpiko dastaketa, poltsiko antzerkia... Denetarik izan zen eta oso giro polita sortu zen asteburu osoan. 

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom