Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2022

28 ume Udalekuetan, topera!

Uztailaren 4an hasita 29ra bitarte, Udalekuak izaten ari dira Igeldon. Denera, 28 ume ibiliko dira hilabete osoan. Ekintza ugari ari dira egiten: tailerrak, jolasak, hondar­tzara irteerak, altxorraren bila, ur jolasak...
Haizea, Iraia, Maddi eta Enekorekin gustura eta topera dabiltza!

Junta berria aukeratuta martxan da Din Din elkartea

Herriko jaietan lanean aritu dira Din Din elkartekoak. San Pedro eguneko hamaiketakoa beraiek prestatu zuten eta Santa Ixabel egunean egin zen herri bazkaria ere beraiek antolatu zuten. Catering baten bidez eman zen bazkaria eta 133 herritar elkartu ziren.
Junta berria berriz, maiatzean egindako urteko batzarrean aukeratu zuten. Lehendik zeuden Jexux Albeniz, Itziar Uranga eta Igor Agirrerekin batera, Iraitz Santa Kruz, Xabi Imaz eta Josu Izagirre izango dira Din Din elkartearen kudeaketaz arduratuko direnak.
Batzarrean hitz egindako gaien artetik, erretzearen gaia azpimarratu dute. Bozketa bidez erabaki zuten eta elkarte osoan erretzea debekatzearen alde bozkatu zuten batzarrean elkartu ziren bazkideetatik %90ak.

Luntxa, egindako lana eskertzeko

Azken urteetan egin bezala, festen ondoren luntx txiki bat eskaini zuen Herri Kontseiluak festetan lagun­tza emandako herritarrei begira. Uztailaren 7an izan zen eta 30 lagun inguru elkartu ziren. Dena dela, festetan lanean eta lagun­tzen aritutakoak ehundik gora izan direla nabarmendu du Herri Kotseiluak. «Eskerrik asko denoi!!!».

Aspaldian ikusi gabeko irudia utzi zuten festek

Ekainaren 23tik uztailaren 3ra gozatu dugu San Pedro jaiekin. Adin eta gustu guztietarako ekintzak izan dira eta orokorrean, giro onean eta herritarren partehartzearekin igaro dira festak. Azpima­rratzekoa da gazteen egunak izan zuen arrakasta eta Igeldora gerturatu zen jendetza iluntzean. Aspaldian ikusi gabeko irudiak utzi zituen ostiral hark: plaza gaztez beteta. Ondorioak ere izan ziren, herritarrak demandari ezin eutsirik ibili baitziren eta edaria ere bukatu zen!

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom