Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2022

MARTXOAK 8: Morez jantzi zuten herria

Urtero bezala, aurten ere Mar­txoaren 8aren bueltan, herriko emakumeek zenbait ekintza antolatu zituzten. Bezperarako, herria apaintzeko deialdia egin zuten eta pankarta batzuk egiteaz aparte, herriko aparkalekuko barandan zinta moreak jarri zituzten, baita Eskola Zaharreko balkoian trapu morea ere. Emakumeen egunean, Donostiako manifestaziora jaitsi ziren, Igeldotik oinez 6 bat lagun eta beste horrenbeste elkartu ziren bertan. Hurrengo egunerako, pin­txo-tertulia antolatu zuten eta 14 emakume elkartu ziren asteazken iluntzean pintxo batzuk janaz tertulia egitera. Hizketa gai ezberdinak izan zituzten. Batetik, emakumeek gorputzaren inguruan izaten duten presio mediatiko, sozial eta kulturalaz aritu ziren (Emakunderen kanpainako gaiaren arira) eta bestetik, Maialen Lujanbioren “Beti bezperako koplak” (Santa Ageda eskeko koplen bertsio ezberdin bat) aditu zituzten eta kopla hauek planteatzen dituzten egoera ezberdinen inguruan hausnarketa egin zuten, sortutako gorputz tenple ezerosotik. Hala ere, tertuliak berezkoa duen modu informalak, beste hainbat gai planteatzeko aukera ere eman zien.

ATZERA BEGIRA: San Isidro eguneko prozesioa

San Isidro eguna, baserritarren eguna dugu eta maiatzaren 15ean ospatzen da. Gaur egunean, Udaberri Festaren barruan ospatzen dugu egun hori, baina lehen eguna bera izaten zen ospakizun eguna. Garai batean herritar asko ziren baserritik bizi zirenak eta baserriak garrantzi handia zuen Igeldon. Bestalde, elizaren presentzia ere handia izaten zen herriko ospakizunetan eta hortik, San Isidro egunean egin ohi ziren meza, prozesio eta bedeinkazioak.

Badator Udaberri Festa!

Aurten bai izango da Udaberri Festarekin gotzatzeko aukera. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira maiatzaren 13, 14 eta 15erako. Ostiralean, barrikotea izango da. Larunbatean, euskal dantza emanaldia, beisbol saioa eta poltsikoko antzerkia. Igandean, San Isidro egunean, lore azoka eta bazkaria egingo dira. Aurtengo Udaberri Festa Udaberri Batzordeak, Kultur Mahaiak eta Kooperatibak antolatu dute.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom