Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2022

Urte hauetan zehar adierazitako beharrak agerian geratu dira berriz

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sor­tzeko bidean, igeldotarron partaide­tza prozesua jarri da abian. Bi asmorekin jarri da abian: alde batetik, igeldotarrak informatzea; eta bestetik, igeldotarren iritziak, kezkak eta beharrak jasotzea.
Lehenengo pauso bezala, mar­txoaren 20an bilera ireki bat egin zen Igeldon eta bertan 85 herritarrek hartu zuten parte. Igeldoko zerbi­tzuen eta lehentasunezko arloen inguruan aritu ziren hizketan. Jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.
Ondoren, galdetegi bat online betetzeko aukera ere izan da. 44 herritarrek erantzun dute galdetegia. Banakako elkarrizketak ere egiten ari da Siadeco enpresa.

Foru Araua aldatzeko eskaera zehatzak egin ditu Igeldok

Udalerri edo TET izateko biztanleria minimoa kentzea edo egokitzea izan da eskaera bat. Baita eskaera erabakia hartzen den instituzioraino iristea ere.

Gazteak, espazio beharrean

OinHerriko taldeak herriko nerabeekin batera lanean jarraitzen du. Beraiek kudeatuko luketen espazio baten beharra adierazi zioten Herri Kontseiluari eta horrelako tokirik momentu honetan Herri Kon­tseiluak ez duenez, kultur etxeko goiko pisua asteburutan erabiltzeko aukera eskaini zieten. OinHerri­ren bidez ari dira lanketan egiten orain; hau da, espazio hori nolakoa izango den, bete beharreko baldintzak zeintzuk izango diren, nori irekia izango den... Hori guztia zehazteko, prozesu bat hasiko dute herriko nerabe eta OinHerriko kideek. Irekia izango da eta interesa duen edonork hartu dezake parte.

Kooperatibako kanpo aldean berrikuntzak egin dituzte

Kooperatibaren kanpo aldearen erabilera, fase ezberdinetan hobe­tzen hasteko asmoa dutela adierazi dute Kooperatibako juntako kideek. Lehen urratsa eman dute jada. Apirila hasieran aparkalekuan egindako obrei esker, Kooperatibara iristeko irisgarritasun eta segurtasun arazoa konpontzea lortu dute. Kaxkotik IKOraino doan espaloia osatu dute eta aparkalekurako sarrera egokitu dute kotxeentzako koska gutxituz. Nahiz eta aparkalekuko lurra osorik ez den konpondu, kotxeen sarrera hobetu da eta baita euri-urak kanalizatu ere. Orain, Kooperatibako kanpo aldeko gunea nola txukundu aztertzen ari dira. Errepidetik duen gertutasuna dela eta, itxitura bat jartzeko pen­tsamendua darabilte buruan eta baita uda garaiko eguraldi onetarako, kanpoan mahai batzuk jartzea ere. Horrela, barruko kafearen txokoaz gain, kanpoan ere kafea har­tzen edo eta bertan erositako beste produkturen bat dastatzen egoteko aukera zabalduko da.
Azkenik, komunikazio azkar eta zuzenagoa bideratzeko, difusiorako whatsapp talde bat osatu dute, hasiera batean bazkideei zuzendu zaie aukera hau, baina bertan kon­tsumitzen duen beste edonork parte izan nahiko balu, dendan bertan informazioa eska dezake.

IGELDO-ERNIO: Ohiturari eutsiz

Pandemia tarteko, azken bi urteetan ez da Igeldotik Erniorako mendi irteera egin, baina aurten bai. Gauza bat eta beste, talderik ez zen osatu, baina bi herritarrek behintzat eutsi diote ohiturari. Apirilaren 30ean Igeldotik goizean goiz abiatuta egin zuten Erniorako bidea. Bejondeizuela Iker eta Anjel!

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom