Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2021

Arimen gaua, gau beltza, Halloween...

Garai batetan Euskal Herrian ospatzen zela edo ez zela, Ameriketatik etorri zaigun ohitura bat dela,… batzuk ados, besteak ez hain konforme…
Garbi geratu zaiguna da, era batera edo bestera, hemen dugula urriaren 31ko gauaren ospakizuna.
Hori dela eta, Igeldoko guraso talde batek, gau hau gure egitea erabaki genuen. Gau beldurgarri bat ospatuz, euskaraz bustia, jolasez alaitua, apaingarri politez apaindua eta janari dastagarriz goxatua. Elkarrekin momentu polita pasa, gauza desberdinak egitea helburu, herrigiroan eta euskaraz.
Ilunabarrean frontoian elkartu ginen, bakoitzak bere trapu, mozorro, etab-ak armariotik atera eta festari hasiera emanez. Lehenik eta behin, eskulanak egin ziren, hauekin frontoia apaindu zelarik ondoren. Gero, jolas ugari egin ziren, musikaz alaituta, ume eta ez hain umeek oso ondo pasa zuten. Jarraitzeko, Igeldoko txoko desberdinetan postu beldurgarriak jarri ziren, ume eta ez hain umeak taldetan osatu eta postuan aurkitzea zen xedea. Behin aurkitzean, erronka bat osatu eta saria jasotzen zuten.
Azkenik, berriro ere frontoian bildu ginen, pizza eta gaztainak janez eman genion amaiera gure Igeldoko urriaren 31ko ospakizunari.
Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Igeldoko plazan…

Euskararekin gozatuz

Euskararen Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu ziren Igeldon azaroko azken asteburuan. Hain zuzen, umeentzako zinea, gaztetxoentzako sexologia tailerra, II. Euskaldun Peto lehiaketa eta rap tailerra eskaini ziren. Haur, gazte zein helduek euskararekin goza­tzeko aukera izan zuten.

Eskeko azken entsegua, larunbatean

Gabonak gainean ditugu, Olentzero eta Maridomingi laster iritsiko dira Igeldora eta guztia prestatzeko lanean hasia da Eskeko Taldea. Abenduaren 11n lehenengo entsegua egin zuten eta ondoren tailerra. Igande honetan (abenduak 18), bigarren eta azken entsegua izango da kultur etxean 16:30etan. Ondoren, herria apainduko dute aurreko asteko tailerrean egindako eskulanekin eta bukatzeko, merienda goxoa izango da. 

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom