Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2021

Abian da Neguko Pala Txapelketa

Asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan ari dira jokatzen partiduak.

Urtarrilaren 8an Bilbora joateko autobusa egongo da

Urteroko ohiturari jarraiki, Euskal Presoak etxeratzearen aldeko mobilizazio erraldoia izango da Bilbon urtarrilaren 8an. Beti bezala, Igeldotik ere autobusez joateko aukera egongo dela azaldu dute antolatzaileek.

Igeldok OinHerrirekin elkarlana hasi du

Herri Kontseiluak OinHerriren berri izan du eta egitasmo interesgarria iruditu zaio. OinHerrik Herri Hezitzaileak garatzea du helburu. Hori horrela, abenduaren 1ean bilera egin zuten Igeldon OinHerriko kideek eta gaiarekin interesa azaldu zuten herritarrek. Bertan, 9 pertsona elkartu ziren eta OinHerriren ideia eta lan ildoak ezagutu ostean, ondorengoa erabaki zen: Egitas­moa­rekin interesa duten kideek OinHerrirekin elkarlana posible den aztertuko dute eta herrian egin beharreko lanketari begira, lehen urratsa herriko beharrak identifikatzea izango da.
Bileran bertan behar batzuk atera ziren: nerabeen parte hartzea nola sustatu eta nola egin herrian presente egoteko, eskola eta herriaren arteko lotura nola estutu, espazio batzuk (eskolako patioa, Lizardi, parkea etab.) nola hobetu eta hezigarriagoak egin… Horrez gain, egiten den herrigintza lan guztiari marko edo txapela orokor bat jarri behar zaiola hitz egin zen. Hau da, OinHerrik aldarrikatzen dituen balio edo ideietan oinarrituta herriari begirako ipar edo norabidea finkatu behar dela.

Jubilatuen Elkartea 2022ko egitaraua prestatzen ari da

Datorren urteko ekintzak antolatu aurretik, bazkideen iritziak jaso nahi dituzte eta galdeketa orri bat bidaliko diete etxeetara.

Hasi da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko negoziaketa fasea

Espero baino dexente gehiago atzeratu bada ere, abenduarekin batera hasi da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko negoziaketa fasea. Siadeco enpresa justifikazio txostena prestatzen ari da eta Igeldoko batzordeko kideekin bildu zen abenduaren 2an. Tokiko Enti­tate Txikia sortzeko dagoen beharra azaltzea da igeldotarron etxeko lana orain: Igeldoren berezitasunak zehaztu, Donostiako Udalak ze zerbitzu eskaintzen dituen zerrendatu, zeintzuk ez, ze azpiegitura dauzkagun, ze gabezia...
Bestalde, prozesu osoan herritarren partehartzea beharrezkoa izango da eta partaidetza dinamika hori nolakoa izango den ere zehaztu beharko da orain. Beraz, TET batzordeko kideek dei egiten diete herritarrei aktibo egon daitezen, «denon artean erabaki behar baitugu nolako TET nahi dugun».

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom