Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2021

Traktoreei ITVa pasako diete Igaran

Nekazal makinariei IATa (ITVa, inspección técnica de vehículos deritzana) pasatzeko aukera izango da Igaran. Azaroaren 10ean izango da, asteazkena Donostiako Udaleko biltegian (Igara bidea, 84). Aurrez txanda hartu behar da eta dagoeneko deitu daiteke hitzordua eskatzeko. Horretarako, Irungo ITVra deitu behar da: 943626300.
Igarako puntu horretan ikuskapen unitate mobila egongo da eta bertako zein inguruko baserritarrentzat izango da. Ordainketa bertan izango da esku dirutan (41,88€ traktoreko).

Lehenengo autobusa bost minutu aurreratzeko eskaera

Igeldoko autobusari lotuta, eskaera berri bat egin die Herri Kontseiluak DBus konpainiari eta Donostiako Udalari. Hain zuzen, goizeko lehenengo autobusa bost minutu aurreratzea. Hau da, 07:30etan hasi beharrean, bost minutu lehenago hastea. Aldaketa honekin, Antiguon 40 lineako autobusa hartzeko aukera izango lukete igeldotarrek, Grosera doan autobusa, orain minutu bategatik galtzen da.
Goizeko autobusa aurreratzearena aspaldiko eskaera da (07:00etan hastea eskatu izan da), baina ezezkoa esan izan dute. Bost minutu aureratzea eskatu denean ere, erantzuna berdina izan da DBusen aldetik. LAB eta Kurpil sindikatuek presio egiteko asmoa azaldu dute eta Udaleko oposizioko alderdiek ere batzordeetan landuko dute gaia.

Konponketak, errepide nagusian

Donostiako Udala hainbat konponketa egiten ari da Igeldoko errepide nagusian. Alde batetik, Rekondo jatetxea eta La Sirena artean, espaloia berritzeko lanetan ari dira eta beherako erraila itxita dago. Ondorioz, semaforoa dago. Lan hauek abendura arte luzatuko direla jakinarazi diote Herri Kontseiluari.
Bestalde, zerutxoko kurba ondoren, lur-jausia izan da euriteen ondorioz eta espaloia kolokan geratu da. Hori horrela, egonkortze lanak egin arte, itxi egin dute pasoa eta oinezkoen bidea beste espaloira desbideratu dute. Orain, proiektu bat prestatu behar dute egonkortze lanak egiteko, baina noiz hasiko diren lanekin ez dute zehaztu. Gaineratu dute errepideak ez duela arazorik, espaloian bakarrik izan dela kaltea.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom