Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2021

Aurten bai!

Covid-19a tarteko, iaz ez zen aukerarik izan Udazken Jaia ospatzeko, baina aurten bai, eta zaharrak omentzeko bazkaria ere izango da. Urriaren 23-24ko asteburuan izango da festa. Hori bai, antolatzaileek azaldu dute, segurtasun neurriak kontuan hartuz, bazkaria catering bidez izango dela eta frontoian egingo dela. Hori horrela, jubilatuek konfirmatu egin beharko dute bazkarira doazela, cateringekoek kopuru zehatza prestatuko baitute. Ezingo da azken momentuan erabaki. Txar­telak ere aurrez erosi beharko dira, edo erreserbatu (azken eguna urriak 20).

Plazako bizilagunekin bilera, kotxeak direla eta

Plazako bizilagunek kotxe eta motoak plazan aparkatzen dituztela eta, zenbait bizilagun eta herritar kexatu direla ikusita, Herri Kontseiluak bilera egingo du bertako bizilagunekin. Kotxeak ezin direla bertan aparkatu gogoraraziko die. Bilera urriaren 26an izango da 19:00etan.

Udazken jaian, azoka antolatuko du Kooperatibak

Bertako produktuez gain, beste disziplina batzuetako postuak ere izango dira: artisauak, 2. eskukoak... IKOk postu berezia jarriko du eta herritarrei dei egiten die materiala eman nahi izanez gero.

Indarrean bueltatu dira Jubilatuak

Udako hilabeteetan izandako geldialdiaren ostean ekin diote berriro ere ikastaroei herriko jubilatuek. Asteroko ikastaroez aparte, ikastaro berezi bat ere antolatu zuten irailaren 17an herritar guztiei zabalik zena. Herriko arkupean dagoen Desfibriladorea nola erabili ikastekoa, hain zuzen ere. DYA-ko bi kide izan zituzten irakasle eta 13 per­tsona elkartu ziren. Nahiz eta herri osoari zabaldua izan, jubilatuak izan ziren elkartu ziren guztiak.

Gazte, beldur pixka bat pasa nahi?

Kultur Mahaiak lanean jarraitzen du eta ekintza berri bat antolatu du urrirako. Hain zuzen, gaztetxoei zuzendutako ekintza izango da. Urriaren 31 Arimen Gaua edo Gau Beltza izaki, beldurrarekin jolasteko tartea izango dute gaztetxoek (12 urtetik gorakoek). Gaueko 21:30etan kultur etxeko ateak irekiko zaizkie, bertan afalduko dute (bakoitzak berea) eta ondoren beldurrezko pelikula bat ikusiko dute. Gaueko 01:30ak arte izango dute bertan egoteko aukera, beraien erara.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom