Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urtarrila, 2020

Etxebizitza taldea sortu da

Etxebizitzari dagokionez, arazo larria dugula iritzita, herri kon­tseiluaren iniziatibaz herritar talde bat antolatzen hasi da. Azken urteetan, gero eta igeldotar gehiago kanpora bizitzera joan dira. Egoera honi konponbidea jarri eta zerbait egin beharra dagoela iruditzen zaie antolatzen hasi diren herritarrei.
Taldea lehenengo aldiz, hurrengo asteetan bilduko da eta gaia osotasunean lantzeko asmoa dute. Hau da, etxebizitzaren gaiak ertz asko ditu, beraz ez dute modu partzialean landu nahi, arazo estruktural eta orokor gisa baizik. Aipatu dutenez, etxe hutsak, babes ofizialeko etxeak, etxebizitza komunitario/kooperatiboak… lanketan murgilduko dira. Taldean sartu edo gaiaren inguruan laguntzeko prest egonez gero, idatzi edo deitu hona: herrikontseilua@igeldo.eus edo 943313030.

42 bikote lehian, Neguko Pala Txapelketan

Iazkoa baino arrakastatsuagoa izaten ari da aurtengo Neguko Pala Txapelketa. Denera, 42 bikote dabiltza lehian: lehenengo mailan 6 bikote, bigarren mailan 26 eta nesketan 10. Azaroaren 22an hasi zen txapelketa eta apirilaren 3an bukatuko da. Bitarte, horretan, ostiralero jokatuko dira partiduak (18:30etatik aurrera). Azaroa eta abenduan, larunbat goizetan ere jokatu dira.

Irekiera gero eta gertuago

Kooperatibako irekiera gerturatzen doa eta bitarte honetan, erabakiak hartu eta bitartekoak jartzea beharrezkoa dela adierazi dute Kooperatibako kideek. Horretan dabiltza: eraikineko obren azken ikutuak, altzairuak montatu, hornitzaileak zehaztu, dendako ordenagailua programatu, eraikinaren dekorazioa landu, langileen hautaketa prozesua abiatu,...

Kontzertu ederra, hamasei urteko ibilbidea bukatzear direla...

Joan den azaroaren 16an, Igeldoko Lezkarri Abesbatzak kontzertua eman zuen herriko eskolako aretoan. Oraingoan, Zumaiako “Beheko Plaza” abesbatzakoak izan zituzten lagun. Joan zen urtean, Zumaian egiten duten Olagarru egunean abestu zuten Lezkarriko kideek. Orduko hartan, kalez kale ibili ziren elkarrekin kantatzen giro alaitsuan, eta ondoren, lagunarteko bazkari ederra egin zutela azaldu dute.
Herriko kontzertuari dagokionean, Lezkarriren emanaldia sei abestiz osatua izan zen, eta zumaiakoek, zortzi eskaini zituzten. Bukatzeko, “Goizian argi hastian” eta “Nerea izango zen”, elkarrekin abestuaz osatu zuten ekitaldia.
Lezkarrikoek emanaldiaren balorazioa egin dute: «Ikustera gerturatu ziren herritarrak pozik azaldu ziren kontzertua bukatu ondoren, nahiz eta gutxi izan hauek. Publikoaren gehiengoa, kantatzen genuenokin osatua zegoen: Zumaiatik 33 pertsona etorri ziren eta Lezkarrikoak 17 lagun ginen. Gero lagunarteko giroan, Lezkarrikoek Din-dinen antolatutako afari ederrarekin bukatu genuen».

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom