Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2019

«Disko honetako abestiak jendea gu adina hunkitzeko gai balira, izugarri poztuko ginateke»

Urtz taldeak disko berria kaleratu du, “Zabaldu ateak” izenekoa. Martxoan aurkeztu zuten BilboRocken eta ordutik hainbat emanaldi eskaini dituzte. Udan zehar buru belarri ibiliko dira zeregin horretan. Xabier Camarero igeldotarrak (1971, Irun) Urtz taldeko gitarra eta ahotsa denak, tarte bat eskaini dio Orri Informatiboari.

Irati Arrillaga hockey jokalaria Europako txapeldunorde, Realarekin

Europako belar-hockey finala jokatu berria da Amsterdamen eta Realeko emakumezkoen taldea bigarren sailkatu da. Bertan joka­tzen du Irati Arrillaga igeldotarrak. Semifinaletan Alemaniako taldea garaitu ostean (2-1) finalera sailkatu zen Arrillagaren taldea, baina ezinezkoa izan zuten AHBC taldeari irabaztea (7-0 nagusitu zen etxeko taldea) eta txapeldunorde gelditu ziren. Hala ere, emaitzarekin gustura daudela adierazi dio Orri Informatiboari igeldotarrak, Europako txapelketa bat jokatu duen Realeko lehenengo taldea izan baita beraiena.

"Erraiak" irrintziari buruzko dokumental ikusgarria, Igeldon

Gezurra badirudi ere, hain egunerokoa zaigun irrintziari buruz ez da inoiz dokumentalik egin. Orain, azkenean, irrintziaren mundu ezezaguna ezagutzeko aukera zabaldu zaigu "Erraiak" dokumentalarekin. Eta Igeldon aukera ederra izango da. Izan ere, Udaberri Festaren barruan, hiru emanaldi izango dira: maiatzaren 11n (larunbata) 19:30etan; eta maiatzaren 12an (igandea) 12:30etan eta 18:30etan. Emanaldi guztiak Sindikatuan izango dira.

Ttonttorroren argazki lehiaketan parte hartzeko, azken egunak

Festetako egitarauko portada aukeratzeko, argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Ttonttorro Jai Batzordeak. Argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna maia­tzaren 12a da. Saria: programako portada eta 100 euro.
Aurkeztu beharrekoa, honakoa: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collage bat. Argazkiak 14,85*21zm-koa izan behar du.
Lanak aurkezteko lau aukera daude: kultur etxeko buzoian sartu (sobre baten barruan eta izen abizenak adieraziz); bulegoan entregatu (sobre baten barruan eta izen abizenak adieraziz); postaz bidali: Itsas Aurre kultur etxea, Igeldoko plaza 4, 20008 Igeldo (sobre baten barruan eta izen abizenak adieraziz); edo emailez bidali: ttonttorro@gmail.com.
Animatu eta parte hartzeko dei egin du Ttonttorrok.

Larrialdizko batzarra deitu du Herri Kontseiluak asteazkenerako

Herri Kontseilua berritzeko hauteskundeei begira, lanean ari da Hauteskunde Batzordea. Egoerarekin kezkatuta daude eta larrialdizko batzarra deitu du Herri Kontseiluak. Bertan, egoera azalduko dute eta guztien artean egoerari konponbide bat ematea lortu nahi da. Batzar irekia izango da eta herritar guztiei dei egiten diete azaltzeko. Asteazkenean izango da (maiatzak 8) arratsaldeko 19:30etan, Itsas Aurre kultur etxean.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom