Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2018

Ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago

Ieltxoko ikastaroetako ikasle eta irakasleek ekainaren 22an agurtu zuten ikasturtea. Horretarako jaialdi ederra eskaini zuten. Eta dagoeneko, jarriak dira datorren ikasturteari begira. Hain zuzen, aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Datozen egunetan etxe guztietara banatuko dute aurrematrikula egiteko orria. Bestalde, ikastaro berriren bat proposatu nahi izanez gero ere, orain da garaia. Orria kultur etxeko buzoian edota bulegoan utzi daiteke. Emailez ere jarri daiteke harremanetan: ieltxokulturelkartea@ymail.com

Izen eta irudi bila dabil Kooperatiba

Kooperatibako proiektua aurrera doa eta orain, izen eta irudi baten bila dabiltzala jakinarazi dute: «Proiekzio gehiago izan dezakeen izena jarri eta gure proiektuarekin bat egiten duen irudi bat bilatzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu». Bazkideen artean zabaldu dute deia eta animatzen direnek posta elektronikoz aurkeztu ditzakete ideiak: igeldokoop@gmail.com.

Ordainketak eginda
Bazkide izateko konpromisoa hartu zutenek egin dituzte ordainketak eta oso albiste ona dela azaldu du Kooperatibak: «proiektuaren garapenerako indarra eta seriotasuna adierazten ditu; pauso ziurrak eta irmoak emanez, aurrera goaz!».

Eraikineko lanak ere aurrera
Obra kontuetan ere aurrerapausoak ematen ari dira Kooperatibako kideak. Eraikinean zorua bota dute eta hainbat auzolan egun egin dituzte. Egun horietan, barrua txukundu eta posteak eta bigak lijatu dituzte, besteak beste.

Egindako lana eskertzeko, luntxa

Iaz egin bezala, Herri Kontseiluak aurten ere luntxa eskaini die festetan turnoak eginez edo antolakuntzan laguntza emanez parte hartu duten herritarrei. Uztai­la­ren 6an egin zen eta giro ederrean ibili ziren gerturatutako 40 bat herrikideak.

Babes Ofizialeko Etxeak eta espaloia, batzarrean landutako bi gai nagusi

Beste hainbat gai ere landu ziren batzarrean: irisgarritasuna, Mendizorrotzeko Plana, garraio publikoa, ur-hornidura, hirugarren adina, gazteak, festak…

Zer islatuko zenuke Igeldoko armarrian?

Duela hiruzpalau urte, Igeldoko armarria berritzeko prozesua abian jarri zen eta herritarrek hainbat ideia proposatu zituzten armarriak islatu beharrekoa adieraziz. Orain, orduan hasitako prozesuari jarraipena eman nahi dio Herri Kontseiluak. Horretarako, lehendik ateratako
ideiez gain, berriak proposatzeko epea ireki du. Abuztuak 31ra arte egongo da epea zabalik. 
Ideiak bidaltzeko, bide desberdinak daude: emailez (herrikontseilua@igeldo.eus), kultur etxeko buzoian utziz edo web orrian iruzkina idatziz. Albiste honi iruzkina egitea litzateke.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom