Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2018

Pilotegi bideko zatia asfaltatuko dute asteazkenean

Pilotegi bideko obrak bukatzeko, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatzea falta da. Obrako arduradunek jakinarazi dutenez, asteazkenean hasiko dira asfaltatzen eta bidea itxita egongo da. Pare bat eguneko kontua izango dela azaldu dute. Tarte horretan, Aristondotik gorakoek kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik. 

25 bat emakume elkartu ziren plazan, planto eginez

Zehazki Igeldoko zenbat emakumek egin zuten planto atzo ez dugu jakiterik, baina plazan kuadrila polita elkartu zela bai. Greba Feministaren deialdiari erantzunez, adin ezberdinetako 25 bat emakume elkartu ziren goizeko 11:30etatik aurrera. Besoko moreak banatu, kartelak jarri eta pankartak egin zituzten, hasteko. Aita Orkolagaren bustoa ere apaindu zuten!

Tximistarri bidea irekita

Tximistarri bideko lanak bukatu dituzte eta errepide nagusitik bertara joateko sarbidea ireki dute. Bidegurutzeko petrila, horma eta bidearen zati bat konpondu dituzte.

Pilotegiko lanak bukatzeko, zati bat asfaltatzea falta da

Abendu erdialdera hasi ziren Pilotegi bideko obrak eta urtarrilerako bukatzea aurrikusten bazen ere, oraindik zati bat asfaltatzea falta da. Hain zuzen, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatuko dute eta horretarako, eguraldi ona beharrezkoa dela azaldu diote Udal  teknikariek Herri Kontseiluari. Beraz, oraindik ez dute zehaztu noiz bukatuko duten.
Asfaltua bota eta lurra ondo sekatzeko, lau bat egun beharko dituztela adierazi dute. Lan horiekin hasten direnean, bidea itxita egongo da. Aristondotik gorakoek Kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik.

Tuper-bazkaria eta kafe-tertulia, Emakumeen Egunaren bueltan

Ostegunean, Emakumeen Egunaren bueltan, Igeldon hainbat ekintza antolatu ditu herriko emakume talde batek. Eta Greba Feministaren deialdiarekin bat eginez, Igeldoko emakumeei ere dei egiten diete egun horretan planto egiteko: «Gu gelditzen bagara, mundua gelditzen delako!».

Goizeko 11:30etan jarri dute lehenengo hitzordua. Plazan elkartu, besoko moreak banatu, kartelak jarri eta bertan erabakitzen dena egingo dute. Ondoren, 13:00ak aldera, tuper-bazkaria egingo dute (norberak etxetik eramanda) eta bazkalostean, kafe-tertulia ederra.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom